Txinarekiko harremana sendotu nahi dute AEBek, arlo ekonomikotik harago
Bushen Administrazioak ekonomia kontuak baino ez zituen buruan Txinarekin hitz egiterakoan. Obamaren Gobernuak harago joan nahi du, eta elkarren arteko harremanak hobetzeko asmoa azaldu du. Hillary Clinton Beijingen da, Asian zeharko bidaiaren azken txanpan.
GARA |
Hillary Clinton Ameriketako Estatu Batuetako Estatu ordezkaria Txinara iritsi zen atzo, Asian barrena egiten ari den txangoaren azken etapan.
Obamaren Administrazio berriak Beijingekiko harremanetan ekonomiatik harago joan nahi du, George W. Bushen aroa gaindituz. «Bushen Administrazioak bakarrik ekonomia zuen ahotan, Txinarekin hitz egiterakoan. Ekonomiak, gure arteko harremanetan oso garrantzitsua izanik ere, ez du gai bakarra izan behar», ziurtatu zuen Etxe Zurian lehen dama izan zenak, urtarrilaren bukaeran.
AEBek Txinarekin elkarlana bultzatu nahi dute herrialdeko segurtasunaren arloan eta klima aldaketaren eta gaitz pandemikoen aurkako borrokan, Clintonen esanetan.
Adituek begi onez hartu dituzte asmoa horiek. «Hillary Clintonen asmoak gustukoak ditut. Egoera orokorraren isla dira eta berak behintzat ez ditu baztertzen Bushek ahaztuak zituen hainbat alderdi», azaldu du Jerome Cohen, Washingtongo Kanpo Harremanetarako Kontseiluko kideak.
«Apaltasuna agertzen du eta elkarlana bultzatzen du, ez liskarra. Txinak pozik hartu beharko luke», gaineratu du.
Auzi militarra
Obama Etxe Zurian denetik, bi potentzien arteko giroak hobera egin du, dudarik gabe. Hori dela-eta, Beijingek eta Washingtonek hilaren amaieran auzi militarrari buruzko elkarrizketei ekingo diete berriz.
Washingtonek Taiwani armak saltzen zizkiola-eta, harremanak etetea erabaki zuen iaz Txinako Gobernuak.
Obamaren Gobernuak, halere, bi herrialdeen arteko harremanetan klima aldaketaren auzia bihurtu nahi omen du ardatz. Arazo larri honi aurre egiteko inolako konpromisorik ez zuen onartu Bushek, Txina bezalako potentzia ekonomiko berrien ezetza aitzakiatzat erabiliz.
Clintonek alboan darama Klima Aldaketaren arloko arduradun berezia, Todd Stern. «Auzi honen harira hurbildu egingo gara bi aldeok eta klima aldaketa elkarlanerako esparrurik garrantzitsuena bilakatu daiteke, behin ekonomia suspertutakoan», iragarri du Cohen adituak.
Izan ere, merkataritzaren alorreko arazoek eta auzi ekonomikoak jarraituko dute, zalantzarik gabe, lehentasuneko gaiak izaten. Alde horretatik, Obamaren Administrazioak ez ditu modurik aproposenean hasi harremanok. AEBetako Altxorraren idazkari Timothy Geithnerrek, Beijingen haserrea piztu zuen Txinak bere monetaren, yuanaren, nondik norakoa esportazioak bultzatzeko manipulatu egiten duela adieraztean.
Hala ere, nola edo hala barkamena eskatzeko azkar ibili dira Washingtonen. AEB-Txina Harremanen Kontseiluko presidenteak, Robert Kappek, argi azaldu zuen egoera: «Krisi ekonomikoak agerian utzi du Txinak dagoeneko baduela nazioartean indar eta presentzia nahikorik, inor berari nola jokatu behar duen esaten ibiltzeko».
Antzeko zerbait gertatzen da giza eskubideen alorrean. Clintonek berak gogora ekarri duenez, «gai honek aurreko administrazioak astindu izan du eta orain ere presio egiten jarraitu behar dugu, baina gainerako gaiei buruzko elkarrizketan ez du zertan nahastu behar».
Ameriketako Estatu Batuek eta Txinak erantzukizun handiena dute klima aldaketa eragiten duten gasen emisioan.
«Txinaren hazkundeak ez du zertan mehatxu izan behar AEBetako», azaldu zuen atzo Clintonek CNN-n
Hu Jintao Txinako presidentearekin, Wen Jiabao lehen ministroarekin eta Yang Jiechi Kanpo Arazoetarako ministroarekin biltzekoa da Clinton igandera bitartean.
La secretaria de Estado estadounidense, Hillary Clinton, instó ayer a Corea del Norte a abandonar las provocaciones y todas las actividades relacionadas con misiles balísticos para alcanzar «una relación diferente» con Estados Unidos.
La jefa de la diplomacia de EEUU fue contundente en su mensaje a Pyongyang, que ayer mismo advirtió a Corea del Sur de que está lista para un posible choque militar «en cualquier momento».
Clinton insistió en que Corea del Norte debe desnuclearizarse de forma «completa y verificable» en el marco del diálogo a seis bandas en el que participan EEUU, China, Japón, Rusia y las dos Coreas.
Ofreció su apoyo a Corea del Sur en la cuestión nuclear norcoreana al comparar «su régimen democrático con la tiranía y la pobreza» que reinan en su vecino del norte.
«Instamos al Gobierno de Corea del Norte a que abandone las provocaciones verbales y deje de ser de poca ayuda», dijo Clinton, y advirtió a Pyongyang de que si continúa insultando y negándose a dialogar con Seúl no avanzará en su relación con EEUU.