GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Kopa Madrilen

Vidal eta Navarro, bi kapitain; kopak irabazteko bi eredu

Baskonia eta Barcelonako hegalekoak dira Kopan partidarik gehien jokatu eta titulurik gehien irabazi dituzten bi saskibaloi jokalariak.

p035_f01.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Finalerako sailkapenaz gain, norbanakoen historian lekutxo bat egitearren lehia bikaina izango dute Sergi Vidalek eta Juan Carlos Navarrok, Baskonia eta Barcelonako kapitain eta hegalekoek. Askorentzat aurreratutako final itxura duen gaurko partidan bi kataluniarrek gaur egungo ACB Kopako partidarik gehien jokatu duen jokalaria izatea lor dezakete -biek hogeina jokatu dituzte-, eta bide batez, titulurik gehien irabazitakoa izateko ere urrats handi bat emango luke irabazle suertatzen denak, biek hiruna Kopa irabazi baitituzte -2002, 2004 eta 2006an Vidalek eta 2001, 2003 eta 2007an Navarrok-.

Biek postu berean jokatzen duten arren, jokatzeko era oso desberdinak dituzte eta, orokortzearen arriskuak arrisku, bakoitzak bere taldearen izaera gorpuzten duela esan genezake. Sergi Vidal Dusko Ivanovicekin batera heldu zen Gasteizera Badalona utzita, eta haren eskutik hazi dela esan dezakegu, kantxan Montenegrokoak eskatzen duen intentsitate, defentsa eta grinaren erakuslerik argiena baita, kalitate zipriztin batzuez ondo apainduta. Hitz gutxitan esanda, «Baskonia izpirituaren» ikurra da kapitaina.

Kopan orain arte egindako bere zenbakiak, 3,8 puntu eta 2,2 errebote 15,5 minututan, ez dira txundigarriak, baina bere lana funtsezkoa izan da taldeak azken urteetan lortutako balentria guzti-guztietan.

Navarrok ere primeran islatzen du gaur egungo Barcelonaren izaera, kalitatea soberan, baina sendotasun eta jarraikortasun puntu bat falta zaio eman dezakeen guztia emateko. NBAn egindako proban ere, gauza txundigarriak egin arren, lehen urtean etxera itzultzea erabaki zuen. Barcelonako jokalariaren kasuan, ia hirukoiztu egiten ditu Vidalek sartutako puntuak eta gaur egungo jokalarien artean hiruko jaurtiketarik gehien sartu dituena ere bera da.

Finalerdietako partidak, gainera, une gozoan harrapatzen ditu bi jokalariak, izan ere, bakoitzak bere taldean duen garrantziarekin, funtsezkoak izan baitziren final-laurdenetako partidetan. Ohikoegia ez den arren, bolada bikainean den Vidalek 18 puntu egin zizkion Pamesari, 22ko balorazioarekin, eta Navarrok 19 egin zituen Real Madrilen aurka.

 
BASKONIA-BARCELONA
Izaera

Sergi Vidal «Baskonia izaera» delako horren erakuslerik garbiena izan liteke. Juan Carlos Navarro, aldiz, Barcelonak aurten duenaren ispilua da, kalitatea soberan, baina sendotasun eta jarraikortasun puntu bat falta zaiona.

Sin precedentes en una semifinal de la Copa

La de esta tarde será la primera vez en la que Baskonia y Barcelona se enfrenten en semifinales de Copa. Por lo demás, existen cuatro precendentes con dos victorias para cada uno, habiendo jugado dos finales, con un título para cada uno, la del Baskonia en Zurbano con canasta de Bennett (85-83).

El parcial de este año es de 2-0 para el Baskonia

Baskonia y Barcelona se han enfrentado en dos ocasiones esta temporada, la primera en la Supercopa de Zaragoza (73-70) y la segunda en el Palau (70-74), en ambas con triunfo de los entrenados por Ivanovic, que le ha ganado los cinco últimos.

Mickeal espera un Barça especialmente motivado

A la especie de «final anticipada» de esta tarde no le falta ningún tipo de aliciente, ya que se enfrentan los dos mejores equipos de la liga, lo hacen con cierto morbo en el banquillo por ver a Ivanovic contra su ayudante y sustituto Xavi Pascual y por la forma en la que el equipo gasteiztarra se impuso en el play off por la liga de la pasada temporada, con un 3-0 a favor del Baskonia.

Por todo ello, Pete Mickeal, MVP en aquella final espera «un partido muy complicado porque hemos vencido al Barcelona las últimas veces que hemos jugado. Estarán muy motivados contra nosotros, especialmente por la manera en la que ganamos en la final. Son un excelente equipo». Víctor Sada no estuvo presente en aquel play off, pero reconoció ayer que eso se nota en el vestuario, hay ganas y hay que saber conducirlas, para no precipitarnos. Hay ganas de ganar el Tau, más que nada para llegar a la final».

Sobre el partido de esta tarde, el pívot Tiago Splitter señaló que «va a ser duro. Ellos tienen una defensa muy buena, sobre todo los interiores, con mucha envergadura, y cierran muy bien la zona».

J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo