GARA > Idatzia > > Ekonomia

HAZPARNE

Alphacan enpresa urte bukaeran itxiko dute, 34 langile kale gorrian utzirik

Enpresak jardunean segitzeko ahaleginak eta bi egin badute ere, Alphacan taldeak Hazparnen duen lantegia urtearen amaieran itxiko duela erabaki berri du. PVC eta antzeko plastikoak eraldatzen dituzte eta kiribiltzen diren pertsianentzat hainbat elementu ere fabrikatzen dira bertan. Errentagarria zen ekoizpenaren atalari eustea proposatu zioten taldeari, era horretan 29 lanpostu mantentzea lortuko luketelako. Alta, Parisko zuzendaritza nagusiak ez du proposamena aintzat hartu eta lantegia erabat ixtea deliberatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo