HARAGIA
Abeltzainek beren ekoizpena zuzenean saltzeko eskubidea dutela uste du ELBk
Ipar Euskal Herriko harakin eta abere-hiltzaileek gogor kritikatu dute egunotan abeltzainek euren ekoizpenak zuzenean saltzeko duten joera. ELBk, horien «jarrera erasokorragatik» harrituta, baserritarrak beren lanetik bizitzea ahalbidetzen duen nekazaritzaren alde daudela adierazi du. Ekoizpenetik salmentarako ibilbide osoa euren gain hartzeko eskubidea ez ezik, bizirauteko premiazkoa ere badutela gogorarazi du sindikatuak. «Abeltzainen kontra egin baino, harakinek handizkako banatzaileei begiratu beharko liekete», adierazi du ELBk, betiere haiekin elkartzeko prest daudela argi utzita.