BAIONA
Ospitaleko Larrialdietako langileek grebari eutsiko diote
Baionako ospitaleko Larrialdietako langileek hilaren 9an abiatu grebarekin aurrera egitea deliberatu dute, bigarrengoz zuzendaritzarekin elkartu ostean, «ez dutelako proposamen zehatzik jaso». Hurrengo ostegunean beste bilera bat izango dute. Giza-baliabideen eskasiak zerbitzu egokia eta segurua eskaintzea eragozten diela-eta, erizain, andalari, garbitzaile eta administrari gehiago exijitzen dute.