GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Barañainen GARAren eta «Berria»ren irakurleek ere, gogoz ala gogoz kontra, zergak ordaintzen dituzte

Ez da lehenbiziko zentsura saioa liburutegi batean, baina oraingoan gauzatu egin dute. Barañaingo Kultura zinegotzi Pablo Gomezi (UPN) GARA eta «Berria» egunkariak diru publikoarekin erostea «ondo iruditzen ez» zaionez, Barañaingo liburutegi publikoan ez dago horiek irakurtzerik, Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak sostengua eman baitio zinegotziaren eskaerari. Nafarroako 160tik gora liburuzainek, ordea, erabaki horren kontrako agiri bat sinatu dute, beraiei dagozkien funtzioak, kasu honetan liburu eta egunkarien erosketak, zinegotzi batek egin dituelako, Udalaren eta Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmenari muzin eginez. Argi azaldu da erabakiaren motibo ideologikoa, baztertu ez dituzten beste egunkari batzuk baino gehiago irakurtzen baitira bi horiek. Eta argi azaldu da badirela entitate publikoak beren jabego balira bezala hartzen dituztenak. Herritar guztiak bazterkeriarik gabe zerbitzatzeko ardura duenak, hain zuzen, hainbat herritar baztertu ditu, Barañainen GARAren eta «Berria»ren irakurleek beste edozein kazetarenek dituzten eskubide berberak izango ez balituzte bezala jokatuz. Zergak ordaindu behar ez balituzte bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo