GARA > Idatzia > > Kultura

La Oreja-k Donostian hasiko du lehen bira Leire kantariarekin

GARA | DONOSTIA

La Oreja de Van Gogh pop talde donostiarrak bere hirian hasiko du bira bihar. Leire Martinez abeslari berriarekin egiten duen lehenengoa izango da, Amaia Monterorekin 12 urte bete eta gero. Kursaaleko auditoriumean izango den kontzerturako sarrera guztiak salgai jarri eta berehala bukatu ziren. Hala ere, biharkoa ez da taldeak Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra. Datorren asteartean Bilbon izango dira eta igandean, berriz, Iruñean.

«A las cinco en el Astoria», taldearen azken diskoa, aurkeztuko dute bira honetan. Iragan irailaren 2an argitaratutako lan honek, 100.000 kopiatik gora saldu ditu Estatu espainiarrean. Latinoamerikan ere, arrakasta handia izaten ari da: Kolonbia, Argentina, Mexiko eta Txilen urrezko diskoa lortzear da. Bira honetan, 50 kontzertutik gora eskainiko dituzte estatuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo