Musika sariak
Benito Lertxundiren «Mirotzak» kantua saritu du Autore Fundazioak
Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak eta Autore Fundazioak ematen dituzten Musika Sarien 13. edizioak Benito Lertxundiren «Mirotzak» kantua saritu du, Euskarazko Kanturik Onena atalean. Saritutako abestia iragan urteko urrian plazaratu zuen oriotarrak, Elkar diskoetxeak argitaratu «Itsas ulu zolia» lanean. Finalean, eta saririk gabe, Fermin Muguruza irundarraren «Balazalak» eta Gose hirukote arrasatearraren «16 eskailera» kantuak gelditu dira.