GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Binakako Txapelketa

Ikuskizunari estrategiak hartu dio lekua Labriten

Iruñean ikusitakoa ikusita, ligaxkak utzitako maila bikaina atzean geratu da. Urdinak Oier Mendizabal nekatzeko helburuarekin atera ziren kantxara eta horri esker, finalerdietako lehen garaipena lortu dute.

p055_f02_097x124.jpg

OLAIZOLA II-MENDIZABAL II 17

IRUJO-GOÑI III 22

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Finalerdietako partidak ligaxkakoen mailakoak edo hobeak izango ziren itxaropen handia zegoen. Lehen faseak gauza onak eta txarrak utzi ditu. Positiboen artean, pilotariek emandako maila ikusgarria aipatu behar da. Kontrako aldean, ordea, araudi nahaspilatsua eta ikuskizunari dagokionez, maila berari eusteko zailtasuna. Horrenbestez, pilotariek estrategiaren bidea hartu dute oraingo faseari aurre egiteko.

Asteburuko pilota saioak gogotsu hartu dituzte jarraitzaile askok, baina atzokoa Labriten, Olaizola II.a-Mendizabal II.aren eta Irujo-Goñi III.aren artekoa, joko aldetik ez zen oso ikusgarria izan.

Araudiak utzitako adostasun eza gutxi balitz, Irujok eta Goñi III.ak ere astean zehar giroa oraindik ere beroago jarri dute, material aukeraketan aurkeztutako pilotak ez baitziren batere egokiak Labriten aritzeko. Horrek saltsa gehiago eman dio azken egun hauetan txapelketa arraro samar honi.

Neurketari berari dagokionez, esan daiteke aspergarria izan zela oso, bai, baina oso zaila da lehen faseak utzitako maila bikaina berdintzea. Ikuskizunak balio ez duenean, bikote bakoitzak bere estrategiak erabili behar ditu txapelketan aurrera egiteko eta hori oso nabarmena izan zen Iruñeko Labriten.

Aspekoak helburu bakarrarekin atera ziren kantxara: pilota guztiak Mendizabal II.ari bidaltzea, gipuzkoarra ahal bezain laster nekatzeko. Asegarcekoen estrategia, ordea, aurkarien erasoei aurre egitea eta aukerak aprobetxatzea zen. Estrategian irabazle atera zirenak, argi dago urdinak izan zirela. Hala ere, ez zuten lan erraza izan partidak iraun zituen 78 minutu luzeetan.

Irujok oso gogotsu hasi zuen norgehiagoka, baina hiru jokaldietan huts berbera egin zuen, bideo zinta hondatu baten antzera. Hau da, ezker gantxoz saiatu zen tantoa amaitzen eta hiru saialdietan kanpora bidali zuen pilota.

Iberokoa odol beroko pilotaria da eta tantoak berak hasi eta berak amaitu nahi zituen, baina urduritasuna edo beste arrazoiren bat tartean zela-eta, inoiz baino huts gehiago egin zituen aurrelari nafarrak -10 guztira-. Gorriek hori aprobetxatu eta markagailuan aurretik jarri ziren norgehiagokako zenbait unetan.

Une erabakigarria

Gorriek oso partida ona egin zuten lehen zatian. Urdinen erasoak defendatu eta tantoak amaitu zituzten Asegarcekoek, baina orduan iritsi zen norgehiagokako unerik erabakigarriena. 13-12 zihoazela, urdinek tantoetan nagusitasuna hartu eta Oier nekatzen ahalegindu ziren. Irujok hiru pilota bidali zituen atzera, bata bestea baino urrutiago, baina atzelari gipuzkoarrak hirurei erantzun zien. 81 pilotakada eman eta gero, gorrientzat izan zen tanto hura, Irujok huts nabarmena egin baitzuen.

Hala ere, Aspekoen jarraikortasunak saria eman zien azkenean. Iberokoak tantoak amaitzeko bidea asmatu zuen; Goñi III.ak hutsik egin gabe amaitu zuen lehia; Mendizabal II.ak sekulako egurra jaso zuen fisikoki eta Olaizola II.ak ez zuen aukera garbi askorik eduki bere jokoa egiteko. Orain, hurrengo partidako estrategia prestatzen hasi beharko dute lau pilotariek.

Labrit

Olaetxea-Oteiza 12 / Aritz Lasa-Arruti 22; Olaizola II-Mendizabal II 17 / Mtz. de Irujo-Goñi III 22; Arretxe II-Patxi Ruiz 18 / Retegi Bi-Zearra 13.

Urnieta

Mendizabal-Ibai Zabala 22 / Berasaluze IX-Urberuaga 20; Koka 10 / Chafee 22.

Lizarra

Galarza V-Beroiz 18 / Saralegi-Apraiz 22; Mikel Goñi-Eulate 22 / Olazabal-Lasa III 19.

Galarreta

Zulaika-Zubizarreta 31 / Matxin IV-Baleztena 35; Ezkurra-Etxabe 40 / Altuna II-San Miguel 22; Agirresarobe-Urko 28 / Matxin III-Agirrezabala 40; Ibarzabal-Aizpurua II 13 / Etxabe II-Olazar 30.

Deportivo

Garcia-Garma 34 / Zulaika-Larrinaga 35; Fusto-Ibargarai 40 / Urkijo-Imanol 33; Gaubeka-Aierbe 40 / Urkia-Galan 38.

Atano III (17.00)

Galarza V / Olazabal; Bengoetxea VI-Beloki / Berasaluze VIII-Begino; Gonzalez-Laskurain / Aritz Lasa-Pascual.

Quintanar (17.00)

Camarero II-Gorriti / Bengoetxea VII-Altuna; Final Abierto.

Zaramaga (16.00)

Lopez-Elorza / Tollar-Gaztaminza; Ziarrusta-Etxeberria / Bernabe-Azkona; Arzelus-Bereziartu / Fz. de Larrinoa-Lekue; Landa-Gil / Larrañaga-Uriarte; Zubizarreta-Urrutia / Mz. de Rituerto-Bengoa; Oiarzabal-Zubizarreta / Asteasuinzarra-Aiesta.

olaizola ii-mendi. ii

17

IRUJO-GOÑI III

22

Goñi: «Oier no ha podido seguir el trote»

El Labrit acogió ayer un partido totalmente diferente en comparación con los choques vividos en la liguilla del Campeonato de Parejas. Al final del encuentro entre Olaizola II-Mendizabal II y Mtz. de Irujo-Goñi III, el zaguero de Zubiri comentó que tanto él como Juan tenían un objetivo claro: «Hemos insistido atrás y Oier no ha podido seguir el trote».

El pelotari navarro de Aspe también habló sobre su compañero, que no tuvo su mejor día ayer en el Labrit. «No ha tenido suerte en los remates, pero ha seguido trabajando hasta el final para ganar el partido», afirmó Goñi III, quien recalcó que esta primera victoria de las semifinales «te da un pequeño margen, pero no te puedes fiar. Hay que seguir trabajando».

En otro orden de cosas, el Campeonato de Parejas de Segunda se encuentra en la octava jornada -falta un partido para completarla- y ya se saben las cuatro parejas clasificadas para las semifinales. De esta manera, los próximos emparejamientos son los siguientes: Mendizabal-Ibai Zabala frente a Aritz Lasa-Arruti y Berasaluze IX-Urberuaga contra Del Rey-Galarza VI.

I. CARRILLO

GAUR, DONOSTIAN

Finalerdietako bigarren partida jokatuko dute gaur Bengoetxea VI.a-Beloki eta Berasaluze VIII.a-Begino bikoek Donostiako Atano III.a pilotalekuan (18.00). Asegarceko lau pilotariek ondo hasi nahiko dute fase hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo