GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Federazioaren batzarra

Gasteizko Gobernuaren presiopean ere, Alkorta nagusi

Lakuak Borja Oses bidali zuen ikuskatzaile gisa, eta nafarren parte hartzea oztopatzen saiatu bazen ere, batzarrak orain arte bezala egin zuen aurrera.

p054_f01_43791.jpg

GARA | ABADIÑO

Pedro Alkorta gipuzkoarra hautatu zuten Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakari, atzo Abadiñon ospatu zen biltzarrean eta, beraz, beste lau urtez jarduteko aukera izango du.

Guztira 44 biltzarkide zeuden biltzarrera deituta eta 42 agertu ziren. Hasi baino lehen luze eztabaidatu zen biltzarkide nafarrek bozketarako eskubidea zuten ala ez. Hauteskunde Batzordeak galdeketa egitea eskatu zuen biltzarkideek zein iritzi zuten jakiteko, nafarrak biltzarkide izan zitezkeen edo ez jakiteko. Berrogei biltzarkidek baiezkoa eman zuten eta bi abstenitu egin ziren. Horren ondoren, bozketari ekin zioten. Bi hautagai ziren lehendakari posturako: Francisco Javier Elgezabal eta Pedro Alkorta. Hogeita bi biltzarkidek Alkortaren alde egin zuten eta hogeik Elgezabalen alde.

Gasteizko Gobernuak, ordea, ikuskatzaile bat bidali zuen bertara, Borja Oses. Hau nafarrek bozketan parte hartzearen aurka agertu zen. Baina ez zuen bere helburua lortu, eta Alkortak irabazi zuela ikusi zuenean bozketa legez kanpokoa zela esanda utzi zuen batzarra, eta litekeena da errekurtsoa jartzea.

Esait

Esaitek prentsa ohar baten bidez zoriondu zuen Federazioa, demokratikoki hartutako erabakia errespetatu eta aurrera egiteagatik. Horrez gain, Gasteizko Gobernuaren jarrera salatu zuen, atzo bilera horretara ikuskatzaile bat bidali eta nafarren parte hartzea galarazten saiatu zelako. Lakuako Gobernuak kirolari nafarrak baztertzeko saiakera gaitzetsi nahi izan zuten horrela.

Alkorta, herri kirol munduan oso ezaguna da, urte asko eman dituelako kirolari gisa, epaile ere bai, eta baita Gipuzkoako eta Euskadiko Federazioko batzarkide gisa ere. Eta azken lau urteotan presidente izan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo