GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Biarritzek bere aurpegirik onena erakutsi du Agileran

BIARRITZ 44

DAX 13

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritz gupidarik gabe aritu zen Akizeko taldearen aurka, eta jokoan zeuden lau puntuez gain, erasoko puntu gehigarria ere lortu zuen. Hala, seigarren postua eskuratzeko gero aukera handiagoak ditu.

Atzoko emaitzak dena erakusten du. Bi taldeen artean alde handia dago, zuri-gorriak ez dira denboraldi txukuna egiten ari, baina atzokoan bikain jokatu zuten, nahiz eta erraztasun handiak ere izan zituzten.

Sei Nazioak

Sei Nazioetan, Eskoziak ez du amaituko azkeneko postuan, atzo aurkari zuzen bati, Italiari, 26-6 irabazi ostean. Gauzak asko aldatzen ez badira, italiarrek amaituko dute azken postuan .

Irlandak, berriz, Inglaterrari 14-13 irabazi zion, eta lehiaketan garaile ateratzeko aukera handiak dituztela erakutsi zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo