GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Mantentzeko borroka

Epe motzeko amnesiara joz

Gorri-urdinek azken partida ahaztu eta Albacete jaitsieratik alde egiteko borrokan sartzea espero dute.

p033_f01_777x777.jpg

 

ALBACETE - EIBAR

A.U.L. | EIBAR

Akatsetatik ikasteko ere ez du nahi Eibarrek joan den asteko bihotzmina. Amnesiara jo eta bideari inolako tristutarik gabe ekitea nahi dute armaginek.

Epe motzeko amnesia, hala ere, Alicanten aurrean denboraldiko irudirik pobreena eman baino lehen, partida galantak egin eta emaitza ezinhobeak lortu baitzituen taldeak, mantentzearen ilusioa berpiztuz. Esperientzia errepikatu nahi du gaurtik aurrera, lehen urratsa berriro emanez. Eta, oraingoan, etengabeko lasterketa gauzatuz, beharrak ez baitu estropezu gehiegirik sufritzeko aukerarik eskeintzen. 48 puntu lehiatuko dira ekainera arte, izan ere, eta Eibarrek erdia eskuratu behar du datorren urtean Bigarren A mailan jarraitu nahi badu.

Taldeak helburu hori argi badauka ere, Carlos Pousok nahiago du, kasu honetan ere, epe motzean aritzea. «Gaur Albacete menderatu dezakegu bakarrik, ezin ditugu zortzi partida gaur bertan irabazi. Orain Albaceten kontzentratu behar gara eta gero gerokoak. Egia da, badakigu puntu guzti horiek lortu behar ditugula baina etengabeki bagaude agonia horretan pentsatzen, motibazioa, azeleratzaile bat izan beharrean, balazta bat izango da. Eta orain behar duguna, aurrera egiteko azelaratzaileak dira», azpimarratu zuen.

Egokienak, nola ez, puntuak. Eta bere taldea gaurkoak lortzeko gai dela uste du Pousok. «Gauzak ondo egingo ditugula uste dut eta jendea oso motibatuta dagoela badakit. Eta zelairatzeko orduan sentsazioak eta autoestimua berreskuratu badigutu, ez dugu arazo handiegirik izango, horrela oso talde fidagarria garela demostratu baitugu», adierazi zuen.

Azken partidan geratutakoa ahazteko asmo horri ekiteko, hainbat aldaketa egongo da hamaikakoan. Hiru gutxienez, bidaiatu ere ez baitute egin Romerok, Carmelok eta Tikok. Beren lekuak Raul Garciak, Lombrañak eta Natxo Insak beteko dituzte. Gainera, Urzelai kili-kolo dabilela azken aldi honetan, Alaña ere taldera itzul daiteke.

Zalantza nagusia Arruabarrenari dagokio, Pousok bi aurrelari erabiltzearen aldeko apostua egin baitezake; baina baita kontu bereziaz aritu ere, ibartarrak gainditu berri dituen arazo muskularrak itzul ez daitezen. Kasu horretan partida aulkian hasiko luke Arruabarrenak.

 
 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo