GARA > Idatzia > Kirolak > Real Sociedad

Azken orduko ezusteko pozgarria

Agirretxe, Zubietan ongi entrenatu ostean, bihar jokatzeko itxaropentsu azaldu da

p032_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Hiru partida jarraian galdu ostean, Realera etorri zenetik bere unerik txarrena igarotzen ari da Juanma Lillo, eta badirudi, Sevilla Atleticori irabazi ezean, kalera bota dezaketela tolosarra. «Ekaitz garaian, isildu eta irabazi», horixe da entrenatzailearen iritziz egin dezaketen gauzarik hoberena. «Galtzen duzunean, gertatutakoa aztertu eta azalduz gero, kea saltzen ari zarela esaten dizute»

Ironia aukeratu zuen Juanma Lillok bere etorkizunari buruz galdegin ziotenean. «Uste dut aitzindari bat izango naizela, gauzak gaizki doazenean botako luketen lehen entrenatzailea nintzateke eta horrek berezia sentiarazten nau», esan zuen. Dena dela, tolosarrak azaldu zuen, aste honetan bertan erosi dituela bere «garbiketa pertsonalerako produktu berriak» eta, beraz, ez daukala joateko asmo handirik.

Igoera, oso zaila

Denboraldian lehendabizikoz, urteko helburu nagusia zen igoera lortzea «oso zail» daukatela aitortu zuen Lillok, baina berak ez omen du esperantzarik galdu «errealitatea hainbat bazkidek mantentzen duten ametsaren aldera jartzeko». Matematika eta logikaren gainetik, aukerak hor omen dago oraindik, baina horretarako derrigorrezkoa da sailkapeneko azkenari irabaztea.

Biharko partidarako berri ona iritsi zen arratsaldean, atzora arte gaixorik izandako Imanol Agirretxek Zubietan entrenatu zuelako. Usurbildarra baikor agertu zen, eta bera osasun arazoak gaindituta, bihar jokatzeko moduan egon daitekeela esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo