GARA > Idatzia > > Kultura

Asier Mendoza zarauztarra garaile, Esporak Sarean literatura lehiaketan

GARA | DONOSTIA

Pasa den Durangoko Azokan Imanol eta Eneko Agirrek Esporak Sarean ekimena jarri zuten abian, literatura, teknologia eta euskara uztartzen zituena. Anjel Lertxundiren testu labur batetik abiatuta, mikroipuin bat osatzea proposatu zuten, irakurzaletasuna sustatzeaz gain, idazkuntzan jendearen parte-hartzea bultzatzea helburu zutelarik. Behin lehiaketako epea amaituta, epaimahaiak parte-hartzaile onenen artean aukeraketa egin behar izan du. Lan mardula izan dute epaimahaikideek baina, hautatuak izan ziren hiru finalisten artean (Ezekiel, Estefania eta Xabier Mujika), garaile bakarra aukeratu dute. Kasu honetan, Esporak Sarean literatur sariaren lehenengo irabazlea Ezekiel izengoitia erabili duen Asier Mendoza zarauztarrarentzat izan da. Epaimahaiarentzat puntako espora izan den 55. esporak eraman du, beraz, garaile gisa zegokion saria, hau da, liburu elektronikoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo