GARA > Idatzia > > Kultura

Nazioarteko gertakarien bertsio «ez ofizialak» biltzen ditu «Irailak 11 hori» dokumentalak

p041_f01_097x092.jpg

Ariane KAMIO | ERRENTERIA

George Bush aitak bere garaian iragarri zuen «munduko ordena berriari» aurrez aurreko bultzada eman dio Joseba Leizeagak «Irailak 11 hori» dokumentalarekin. 2001ean New Yorken gertatutakoa gidaritzat hartzen du munduan izandako beste jazoerak ere agerian uzteko. Izan ere, bere iritziz, «irudimenaren eta askatasunaren inkisidoreak, munduko jauntxoak, eliteak, teknologia eta bitarteko guztiak erabiliz errealitatea desitxuratu eta gizartea eraldatzeko ahaleginetan dabiltza» eta bere helburua gertaera batzuen inguruko blokeoa -Afganistan, Irak, Guantanamo, Irailaren 11, ilegalizazioak, eskubide murrizketak- gainditzea da, hau da, «munduko ordena berriaren eraikitzaileen eta beren urratsei buruzko informazioa ezagutaraztea».

Bertsio ofizialaz gaindi

57 minutuko iraupena duen dokumentalarekin Interneten aurki daitekeen informazioa kalera eraman nahi izan du Leizeagak eta, bide batez, azken urteetan munduko agendaren parte bilakatu diren gertaera horien bertsio ofizialak gezurtatzen saiatu da sarean aurkitutako datu horiek baliatuz. Izan ere, komunikabide nagusiek informazioa emateko orduan ezartzen dituzten «filtroek» kaleko jendea benetako informaziotik urrun uzten dute bere esanetan. «Munduko eliteek, agintarien agintariek, Gobernu bakarreko mundua nahi dute, naziorik gabekoa, eta globoen antzeko gizakiak nahi dituzte. Beraiek mozten digute lurrarekin lotzen gaituen soka eta nora ezean ibiltzea nahi dute beraien estrategiaren onerako», azaldu zuen. Dokumentala ostegunean estreinatuko da Errenterian eta Leizeagaren asmoa Euskal Herriko zazpi hiriburuetan gauza bera egitea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo