GARA > Idatzia > > Kultura

HENDAIA

Bideo bat grabatzeko figuranteak lortzeko deialdia egin du Sparteens taldeak

«Txus» kantuaren bideo musikala grabatuko du gaur arratsaldean Sparteens taldeak Hendaiako Varietes aretoan eta bertan parte hartzeko figuranteak behar ditu. Bideoan 60ko hamarkadako festibal bat irudikatuko dute eta jendea garai horretako itxurako jantziekin joan dadin eskatu dute. Janzkera ezberdinak proposatu dituzte neskentzat eta mutilentzat: neskei alkandora eta belaun azpirainoko gona edota praka ilunak eramatea eskatzen diete, eta mutilei, berriz, lepo estua eta praka ilunak jantzita joatea. Bertan orrazteko aukera izanen dela ere jakinarazi dute taldekideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo