PNBren Lema Egunean, Hego Euskal Herriko lan merkatua hizpide
A,M.|
«Krisialdiak Hego Euskal Herria ere ukitu duen arren», PNBk bertako lan-merkatuaren aukerak eta nondik norakoak azaldu nahi ditu aurtengo Lema Egunean. Ipar Euskal Herriko biztanleei, bereziki prestakuntza duten gazteei, ezagutarazi nahi die «hegoaldean lana eskaini dezaketen esparruak».
Horrela, martxoaren 13an, 18.00etan, Bidarteko Izarbel Teknopoleko Estia eskolan mintzaldia antolatu du. Lehenik, Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Erkidego autonomoko lan merkatuaren egungo egoeraz eta aurrera begirakoez arituko da. Jarraian, Virginie Brillant Hemen elkarteko kide eta Bilbon abokatu denak erkidegoan bizi eta lan egiteko desmartxak azaldu ostean, Dominique Biados CAFeko langileak, bere esperientziaren ingurukoak azalduko ditu.