GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Iurbentia Bilbao Basket

Hiru puntuk erabakiko dute bilbotarren lekua eta etsaia

Multzoko aurreneko postua eskuratuz gero, bilbotarrek Kroaziako Zadarren aurka jokatuko lukete Turingo final-laurdenetako neurketa. Bestela, Benetton Treviso izango litzateke bizkaitarren hurrengo aurkaria.

p036_f01_097x124.jpg

 

BILBAO BASKET-LIETUVOS RYTAS

Arnaitz GORRITI | BILBO

Turinerako txartela patrikan du Iurbentia Bilbao Basketek, baina oraindik ez daki zeinen aurka neurtuko dituen indarrak final-laurdenetan, ezta apirilaren 2an edo 3an jokatu beharko duen ere. Izan ere, L multzoko aurreneko lekua egongo da jokoan gaur arratsaldean, 20.00etatik aurrera Bilbao Basketek eta Lietuvos Rytasek jokatuko duten partidan.

Uneotan Lituaniako hiriburuko taldea da L multzoko buru, bost partidaren ostean lau garaipen pilatuta. Bizkaitarrek aurreneko postu hori kentzeko, Vilniuseko taldeari hiru puntuko aldeaz irabazi behar dio gutxienez, gogoan izan behar baita, Rimas Kurtinaitisek zuzentzen duen bostekoak beltzezko gizonei 73-71 irabazi ziela joaneko neurketan, amaiera oso estu baten ondoren.

Ez da makala, beraz, hiru puntu horiek ekarriko luketen aldaketa. Garaipena lortuz gero, Txus Vidorretarenek L multzoko lidergoa eskuratuko lukete eta final-laurdenetan Kroaziako Zadar taldea -Marko Banicen jatorrizko kluba, hain zuzen- izango lukete aurkari. Neurketa hori apirilaren 3an jokatuko litzateke eta balizko finalerdietako aurkaria Sergio Scarioloren Khimki izango luke. Ostera, La Casillan talde bizkaitarra galtzaile -edo hiru puntu baino gutxiagoz garaile- aterako balitz, Trevisoko Benneton izango luke final-laurdenetan zain, apirilaren 2an, eta finalerdietako balizko aurkaria Eurocup-a irabazteko faborito nagusi den Moskuko Dynamo izango luke.

Alabaina, hobe luke, bai, talde bilbotarrak gerorakoak albo batera utzi eta arratsaldekoak ongi lotzea. Alde batetik, euskaldunak oso irregular ari dira ACB Ligan -otsailaren azkenengoan behingoz Real Madrili irabazteko gai izan zen, baina joan den larunbatean, ligako azken sailkatuak egurra eman zion Txus Vidorretaren taldeari-, eta Europan beren aurpegirik onena erakusten jarraitzea izango dute xede. Bestetik, Lietuvos Rytasek baditu larritzeko moduko jokalariak; hala nola Lukauskis, Petravicius eta Chuck Eidson.

Dena dela, orain arte La Casillan beti atera da irabazle Txus Vidorretaren taldea, nahiz eta azkenengo deman, Spirou Charleroiren aurka, luzapenera arte itxaron behar garaipena ziurtatu ahal izateko.

300 neurketa

Bestalde, aipatzekoa da Txus Vidorretak gaur arratsaldean 300. partida zuzenduko duela Bilbao Basketen entrenatzaile denez geroztik.

Indautxuko entrenatzaileak LEB-2 Ligan hartu zuen talde bilbotarra, eta bizkaitarren aulkian egindako lan bikainari esker, Europaraino eraman du. Dena dela, Vidorretaren hitzetan, «Europako lehiaketan etxean jokatzen dugun azken neurketa da hau. Beraz, gure helburua lehiaketa hau etxean aho zapore onaz amaitzea izan behar da».

«Si Dios existe, apareció cuando debía»

Todavía restan unas jornadas para finalizar la liga regular de la ACB 2008/09, pero la tensión es bien palpable entre los equipos de la parte baja de la tabla. El presidente de Bruesa GBC, Miguel Santos, es uno de los que más viene sufriendo.

Sin ir más lejos, la ajustadísima victoria del conjunto donostiarra ante el CB Murcia el pasado domingo por 84-83, mereció que el ex agente de jugadores navarro declarara en Radio Euskadi, sin que le llegara aún la camisa al cuerpo, que, «si Dios existe, apareció en el momento en que tenía que aparecer y nos echó una mano».

«Ya estábamos preparados para sufrir desde el comienzo de la liga y nuestro público debe darse cuenta de la dificultad que entraña ganarle al último, al primero... de la clasificación. Si la suerte existe, hay que saber trabajarla, ya que has jugado el mismo partido, bueno o malo, ganando o perdiendo de uno. Nos llegó la suerte en el mejor momento, y eso, por supuesto, es positivo para Gipuzkoa Basket», declaró.

En una jornada en la que Cajasol, ViveMenorca y CAI Zaragoza azuzaron la parte baja, el triunfo donostiarra supuso un enorme paso por su salvación. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo