«Separatismoaren aurkako harresia» eraiki dezaten eskatu du Hu Jintaok
Txinako presidente Hu Jintaok «separatismoaren kontrako harresi handia» eraiki dezaten eskatu zien atzo Tibeteko agintariei. Txinaren «batasuna» defendatu behar dutela nabarmendu zuen. Gaur, tibetarren altxamenduaren 50. urteurrena betetzen da. Hura gogora ekartzeko antola litezkeen mobilizazioak eragozteko, Gobernuak segurtasun neurriak areagotu ditu Tibeteko mugan. Duela urtebete, 19 lagun hil ziren monjeen eta Poliziaren arteko liskarretan.
GARA |
Txinako Gobernuak segurtasun neurriak areagotu ditu Tibeteko mugan duela 50 urte porrot egin zuen altxamendua gogora ekartzeko gaur izan litezkeen mobilizazioak eragozteko. Horren ondorio, Dalai Lama Indiara erbesteratu zen, Jawaharlal Nehru lehen ministroaren baimenarekin. Geroztik, Dharamsalan sortu eta garatu dituzte erakunde tibetarrak.
Urteurrenaren bezperan, Txinako presidente Hu Jintaok «separatismoaren aurka, harresi handia» eraikitzeko eskatu zuen. «Aberriaren batasuna bermatu behar dugu», adierazi zuen ordezkari tibetarrekin elkarrizketatu ostean. «Tibetek garapena eta oreka mantendu behar ditu eta ekonomiaren hazkundea bermatu». Hu 1988tik 1992ra Alderdi Komunistako buru izan zen Tibeten.
Duela urtebete, hogei bat pertsona hil ziren monje budisten eta poliziaren arteko liskarretan. Erbestean egoitza duten giza eskubideen aldeko elkarte tibetarrek hildakoak 200 bat izan zirela salatu zuten. 1959ko altxamendua gogoratzeko mobilizazioak Lhasako monasterioan hasi, eta berehala zabaldu ziren; hogei urtetan izandako istilu larrienak izan ziren.
Halakorik berriro gerta ez dadin, Gobernuak kontrolguneak zorroztu ditu. «Egonkortasuna ahalbidetzeko, soldadu gehiago bidali ditugu Tibeteko mugara. Sarrera eta irteeretako nahiz errepideetako kontrola areagotu egingo dugu», jakinarazi zuen Fu Hongyuk, mugen kontrolaz arduratzen den Ministerioko komisario politikoak.
«Txinaren eta Gobernuaren subiranotasuna arriskuan jar dezaketen ekimen ororen kontra egingo dugu. Behar izanez gero, neurri gogorrak hartuko ditugu», gaineratu zuen.
Atzerriko berriemaileek debekatuta dute Tibetera joatea. Garai honetan Txinako bidaia agentziek ez dute atzerriko turistarik baimentzen. Everesten Tibeteko aldea ere itxita egongo da eta apirila arte behintzat ez dute kanpotarrik onartuko.
Indian edo Nepalen bizi diren erbesteratuak Tibetera joatea eragotzi nahi du Txinak nola edo hala. «Armadun poliziak egun osoan daude kalean. Etxetik atera gaitezke, baina beti ere gure nortasun agiria badaramagu», azaldu zuen Lhasako hotel bateko langileak. Segurtasun neurriak oso zorrotzak izan arren, igandetik astelehenerako gauean, polizia ibilgailu bati eta suhiltzaile kamioi bati eraso egin zieten Tibeten indar gutxiko lehergailuekin. Ez zen zauriturik egon. Giza eskubideen aldeko talde batzuen arabera, monje batek bere buruaz beste egin zuen Dalai Lamaren argazkia eskutan zuela. Atzo, haren aldeko otoitz eguna egin zuten Dharamsalako tenpluan.
Gaurko, Tibet Aske Baten Aldeko Ikasleak gobernuz kanpoko erakundeak hainbat mobilizazio antolatu ditu Tibeteko egoeraz ohartarazteko. «Txinaren errepresio bortitzaren aurrean, gure helburua erabateko independentzia eskuratzea da», esan zuen Indian taldeko buru Tenzin Choeyingek.
Ehunka tibetarrek otoitz eguna egin zuten atzo Dharamsala hirian, Indian. 1959ko altxamendua eta gero, Dalai Lamak hara ihes egin eta bertan sortu zuen Gobernu tibetarra. «Tibeten alde, ahalik eta luzaroen bizitzen saiatuko naiz», esan zuen Dalai Lamak.
El secretario del Tesoro de EEUU Timothy Geithner se entrevistará mañana con el jefe de la diplomacia china, Yang Jiechi. La reunión, que no estaba prevista en la agenda de Geithner, viene marcada por la protesta formal presentada ayer por Washington. El Pentágono denunció el supuesto «acoso» de barcos chinos contra un buque de la Marina en aguas internacionales.
El Departamento de Defensa sostuvo que los barcos chinos «siguieron y realizaron maniobras agresivas en proximidad peligrosa al buque Inpeccable», que, al parecer, tuvo que hacer una maniobra de emergencia.