GARA > Idatzia > > Kultura

«Urki» eta «Ziolar» omenduko dituzte Azpeitiko Trikiti Jaialdian

GARA | AZPEITIA

Joxe Oñaederra Urki eta Joxe Makazaga Ziolar izango dira igande honetan ospatuko den sanjosetako Trikiti Jaialdiko bi omenduak, Trikitixa Elkartekoek atzo Azpeitiko Udalean egindako aurkezpenean jakinarazi zuten eran: «Trikitilari bikote hau gerora etorri den hainbat trikitilari belaunaldiren maisu eta erreferentzia ere izan da».

Jaialdia 17.30etik aurrera izango da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Bertan arituko dira Xabi Arakama eta Trikizio; Jon Ostolaza eta Rakel Pujana; Roberto, Jabier Ortiz de Zarate eta Idoia Markaida; Ansa ahizpak; Edurne Errandonea eta Ander Beldarrain; eta, azkenik, Gozategi. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 12 eurotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo