GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Haurren Besta eta «Firurikan» diskoa aurkeztu du Euskal Haziak elkarteak

Idoia ERASO |

Hurrengo ikasturtean Donaixti-Ibarreko eskola eta kolegioa itxi ez dezaten borrokatzen ari den Euskal Haziak elkartea (hezkuntza kristau elebidunaren aldeko gurasoen el- kartea), irakaskuntza elebidunaren aldeko besta prestatzen ari da. Martxoaren 22an eginen du Kanbon Haurren Besta.

Meza, jai giroa eta Kiki Bordatxoren dantzaldiaz gain, ikasleek grabatu «Firurikan» diskoaren aurkezpena eta kontzertua ere izanen da bestan. 2.400 ikasle inguru dituen hezkuntza elebidunaren aldeko elkarteak aurkeztutako bigarren diskoa dugu hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo