GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Mendexa eta Ondarroako alkateen ustez, «negozioa egitera» joan da EAJ hara

Ondarroa eta Mendexako zinegotzi eta alkate hautetsiek, euren herrietan EAJk, gestoren bidez, kudeaketa «iluna» egiten dutela salatu eta haren kontrako auzi errekurtsoa aurkeztu dutela jakinarazi dute. Bi herrietako ordezkariek jeltzaleei oroitarazi zieten «udalak ez direla batzokiak».

p013_f02.jpg

GARA |

Mendexa eta Ondarroaren gaineko erabakiak «ateak itxita eta isilpean» hartzen direla salatu, eta EAJ bi herri horietara «negozioa egitera» joan dela ohartarazi zuten bertako herritarrek hautatutako alkate eta zinegotziek. Jeltzaleei, gainera, euren udalak ez direla «batzokiak» oroitarazi nahi izan zieten.

Bi herri bizkaitarrak gobernatzen dituzten alderdi jeltzaleko gestoreek kudeaketa «iluna» egiten dutela salatu zuten. Bilbon egiten dituzten udal bilkurek toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea urratzen dutela ere ziur dira ezker abertzaleko hautetsiak, eta hori frogatzeko, Bizkaiko Administrazio Auzitegian, udal kudeaketa-batzordeek egiten dituzten bilkurak direla-eta administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri dutela jakinarazi zuten Mendexako udaletxean egindako agerraldian.

Udal ordezkari hautetsiek salatu zuten eran, 2007ko udal hauteskundeak EAE-ANVk irabazi arren, EAJk «alderdi legearen ondorioak bere probetxurako erabili», eta bozik eskuratu ez zuen gestora batek kudeatu ditu geroztik bi herriotako udalak.

Bi urte hauetan, alderdi jeltzaleak herri hauetan «negozioa besterik ez» duela egin adierazi zuten, eta horren adibide Mendexako Arau Subsidarioen aldaketarekin 98 etxebizitza eraikitzeko makrourbanizazio egitas- moa edota Ondarroako Alde Zaharrerako eta Errenteriako industrialderako plan bereziak aipatu zituzten. Egitasmo hauek guztiak herritarren gehiengoaren nahia «ukatu» besterik ez dutela egiten salatu eta herritarrekiko begirunerik eza erakusten dutela ohartarazi zuten.

Are gehiago, «herriaren na- hiaren kontra gobernatzea demokraziatik baino faxismotik gertuago dagoela» esan eta herrien kudeaketak daramatzaten bi gestoreek, «Francoren antzera», boz bakar bat ere ez zutela lortu ekarri zuten gogora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo