Antzerkia
«Urtain» antzezlana eskainiko dute Animalariok eta CDNk Donostian
Animalariok eta Estatu espainoleko Dantza Konpainia Nazionalak (CDN) «Urtain» antzezlan arrakastatsua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian gaur eta bihar egingo dituzten bi emanalditan. Ikuskizunaren eszenografia dela-eta, besaulki patioko lehenengo zazpi ilarak boxeo ring bihurtuko dira. Antzezlana gertutik bizi nahi dutenek aukera ezin hobea izango dute, beraz, Zestoan jaiotako boxeolariaren gorabeheretan barneratzeko. Sarrerak salgai daude Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.