GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Euskal derbia Barakaldon

Tau Baskonia erotu egin da bilbotarren mozorro festarekin

Aurreneko unetik, Txus Vidorretaren gizonek jokoa eta markagailua kontrolpean izan zuten. Defentsa zorrotzak eta Guardia eta Markotaren lanak hankaz gora utzi zuen oso eskas aritu zen Ivanovicen taldea.

p034_f01_148x236.jpg

BILBAO BASKET 85

TAU BASKONIA 72

Arnaitz GORRITI | BARAKALDO

Buruz buruko derbi gogorra eta sendoa esperoko zuen atzo Tau Baskoniak, baina ez, Barakaldoko Bizkaia Arena pabilioian mozorro festa izan zen derbiko protagonista. Dusko Ivanovicen taldeak bere ohiko armadura jantzita bazeraman, bizkaitarrek errepertorio osoa plazaratu zuten, aurreneko hogei minutuetan batik bat: orain buruz buruko defentsa «klasikoa»; zonakako 2-3 defentsa arabarrek baloia etxekoen uztaipetik ateratzen zuten bakoitzean; presioa kantxa osoan eta zonakako 1-2-2 defentsa, noizbait 3-2 bilakatzen zena, jaurtiketa libreen ostean; zonakako 1-3-1 defentsa lantzean behin.

Iurbentia Bilbao Basketek hainbeste mozorro jantzita, Tau Baskoniak -beti bere ohiko armadura soinean- ez zekien erasoa nondik bideratu ere. Ez hori bakarrik, nahasmen horrek defentsan ohi baino gutxiago presionatzera ere eraman zituen gasteiztarrak. Bigarren zatian azeleragailua sakatu zuten baskonistek, baita, epaileen laguntzari esker, etxekoen hautsak bapo astindu ere, baina ez zen nahikoa izan derbia Gasteiza eramateko.

Hiru egunen buruan jaso duen bigarren belarrondokoa izan zen atzokoa Dusko Ivanovicek zuzendutako taldearentzat. Baliteke baskonisten aulkia Vidorretaren mozorro taktiko pilaren erdian galtzea, edota jokalari arabarrak uneotan nahi bezain fresko ez egotea fisikoki. Aldiz, etxekoak kanporaketak jokatzeko borrokan bete-betean sartu dira, nahiz eta Manresarekiko puntu aldea galduta izan.

Etxeko lanak eginda

Rafa Pueyo Bilbao Basketeko bigarren entrenatzaileak derbiaren aurretik esana zuen Tau Baskoniari irabazteko eginbeharrak zeintzuk ziren: Prigioni eta Splitterren arteko «elkartea» eten, hegalekoen hirukoak eragotzi eta bilbotarren erasoko aukerak aprobetxatu. Esatea errazagoa izan ohi da egitea baino, baina atzo bizkaitarrek etxeko lanak behar bezala egin zituztela ikusi zen. Pueyok adieraziriko gakoak goitik behera bete zituzten-eta beltzezko gizonek.

Horretaz gain, nahitaez azpimarratu behar da Salva Guardia eta Damir Markotaren lana. Barruko jokalariak izanagatik, kanpotik eskumutur fina erakutsi zuten eta egundoko kaltea sorrarazi zioten talde gasteiztarrari. Bestetik, partida onegia egin ez zuten arren, aipagarria da Blums eta Salgadok behin eta berriz bilatu zituztela bi jokalariok, baskonisten defentsa nahiko ahula izan baitzen antolatzaileak lotzeko saioan.

Atsedenaldira 47-36 iristeaz gain, askoz kontzentratuago ekin zioten bigarren erdiari Vidorretarenek. Hala, gasteiztarren berpizte saiakerak ezerezean laga zituzten defentsa egokia eginez. Horrez gain, esan beharra dago baskonisten hegalekoek oso egun txarra izan zutela.

Azken laurdenean bi antolatzailerekin eta lau «txikirekin» jokatzea erabaki zuen Ivanovicek, eta San Emeterioren eskutik zortzi puntura hurbildu ziren arabarrak: 77-69. Baina atzo ez zegoen bilbotarrak gainditzeko moduko mozorrorik, batez ere azken orduan Seibutis, Banic eta Lewisek erakutsitako odol hotzari esker.

El mejor partido bilbaino hunde a «un equipo sin alma»

«Hemos hecho el mejor partido de la temporada», declaraba ufano Txus Vidorreta. Por contra, Dusko Ivanovic resumía que su equipo «no tuvo alma» en el derbi de ayer en el Bizkaia Arena.

El técnico montenegrino aceptó de buen grado la victoria bilbaina -«cuando pierdes, es que el equipo contrario ha hecho bien las cosas y tú no, y Bilbao Basket ha merecido ganar»-, pero se mostró disgustado por la labor de los suyos, sobre todo en los veinte primeros minutos.

«Estamos en un momento que no es bueno, y Bilbao Basket ha jugado un partido completo. Pero especialmente en el segundo, cuando no estábamos bien en ataque, no hemos sabido reaccionar en defensa. En este primer tiempo no parecíamos el Tau: un equipo que puede jugar mal, pero tiene otra actitud y tiene alma. En el segundo tiempo aún intentamos algo, pero ya era difícil. Después de la Copa logramos mantener un ritmo que es muy difícil mantener. Ahora parece que estamos un poquito más bajos. Todo el mundo dice que esto es normal, pero no para mí. Vamos a trabajar para salir lo más rápido posible de este bache», dijo.

Obviamente, Txus Vidorreta era la otra cara de la moneda. «Les hemos sacado de su ritmo y no han estado cómodos en ningún momento. Luego, estando serios en el trabajo individual y controlando el rebote, hemos sabido no sólo mantener la ventaja, sino abrir brecha, creo que con justicia. Veníamos de hacer un gran partido contra el Real Madrid, pero es que contra el Tau hemos sufrido menos. Ha sido nuestro partido más completo», declaró.

Los jugadores tampoco eran ajenos al devenir del partido. La alegría de Markota contrastaba con la resignación de Splitter. «El equipo jugó como tal durante 40 minutos. Es cierto que a veces nos cuesta mantener el nivel que hemos dado, pero claro, no siempre está delante el Tau. Personalmente también estoy contento con mi papel, pero no hay que olvidar que este es un deporte colectivo», dijo el croata. Splitter declaraba que «tenemos una semana para recuperarnos y volver a un juego más fluido y rodado. A Bilbao Basket hay que darle la enhorabuena». A. G.

eguna eta gaua

Astebete baino gutxiagoan bi belarrondoko jaso ditu Tau Baskoniak Olympiakos eta Bilbao Basketen aurka. Aldiz, beltzezko gizonek Turinerako txartela eskuratu dute asteon eta atzo egundoko errepasoa eman zieten Dusko Ivanovicen gizonei.

Garaien hirukoak

Pibotak diren arren, eskumutur oso fina dutela erakutsi zuten atzo Salva Guardiak eta Damir Markotak. Hiruna hiruko saskiratu zituzten eta, horrez gain, hainbat falta ere atera zizkieten Tau Baskoniako gizon garaiei jaurtitzeko keinua egin osteko barneraldietan.

erasoan kamuts

Baliteke Vidorretak plazaraturiko zonakako defentsek kalte egitea talde arabarrari, edo baliteke sasoirik onenean ez egotea gasteiztarrak, baina atzo bederen oso kamuts aritu ziren erasoan. Hortaz jabetzeko, jaurtiketen ehunekoari begiratu baino ez dago.

Cajasol gana en Badalona

La vigésimo sexta jornada de la Liga ACB venía disputándose con la relativa calma de victorias locales o «lógicas» -como la del Real Madrid en Murcia- hasta que el Cajasol sevillano dio la campanada al imponerse a domicilio al DKV Joventut por 79-85. Los de Pedro Martínez, liderados por los 22 puntos de Clay Tucker y los 21 de Caner-Medley, sumaban así su sexto triunfo, empatando de esta manera con el ViveMenorca y, de paso, apretando aún más las diferencias por el descenso.

Por lo demás, el principal protagonista de ayer no fue otro que Fran Vázquez, ya que obtuvo el galardón de Jugador Más Valioso de la Jornada. El «bogavante» de Chantada arrolló al ViveMenorca con un partido excelente, anotando 23 puntos y capturando nueve rebotes, para una valoración de 36. De nada sirvieron los 28 puntos del menorquín Steven Burtt.

El Kalise Gran Canaria hundió al CB Granada en la mediocridad al machacar al cuadro nazarí por 99-75. Los 20 puntos y seis asistencias de Carl English lideraron a los hombres de Salva Maldonado, que no tuvieron conmiseración con los andaluces, especialmente en una primera mitad que terminaba con un apabullante 55-23. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo