GARA > Idatzia > > Mundua

Chaudhry epaileari kargua itzuli dio Pakistanek, protesta giroa eteteko

Pakistango Gobernuak Iftikhar Chaudhry eta gainerako epaileak berriz onartu behar izan ditu krisialdi politikoa eten ahal izateko. Hala eman zuen aditzera Yusuf Raza Gilani lehen ministroak, telebistan egindako agerraldian. «Adiskidetze politika»ren ildotik jarraitzearen alde egin zuen. Manifestazioak egiteko debekua indargabetzea eta azken egunetan atxilotutako abokatu eta aktibisten askatzea agindu zuen. Oposizioak poz handiz hartu zuen neurria.

p019_f01_199x116.jpg

GARA |

Krisialdi politikoan murgilduta, Pakistango Gobernuak Iftikhar Chaudry epailea berriz onartu behar izan du protesta giroak okerrera egin ez zezan. Auzitegi Goreneko buru zen, baina Pervez Musharraf presidente ohiak 2007ko azaroaren 3an kargutik kendu zuen, beste 60 epailerekin batera. Presidenteak salbuespen egoera ezarri zuen bere agintaldia luzatu ahal izateko. Orduan oposizioan zegoen Pakistango Herriaren Alderdiak (PPP), boterea eskuratuz gero, epaileak berriz onartuko zituela adierazi zuen, baina ez zuen emandako hitza bete. Izan ere, egungo presidente Asif Ali Zardarik ustelkeria salaketa ugari ditu. Bere emazte Benazir Bhutto agintean zegoenean, «%10» deitzen zioten, lapurtzen zuen diruagatik.

Gobernuaren jarrera salatzeko protestak ugaritu ziren pasa den astean. Agintariek manifestazioak debekatu zituzten arren, milaka lagunek Islamabaderako bidea hartu zuten larunbatean. Nawaz Sharifek, lehen ministro ohiak eta oposizioaren buruak, bat egin zuen «martxa luzearekin», etxe barruko arrastatzeari muzin eginez. «Etxetik ateratzeko ordua da. Zardarik Pakistan Polizia-estatu bihurtu du-eta», salatu zuen Lahoren. Auzitegi Gorenaren atarian biltzen saiatu ziren, baina Poliziak sarrera guztiak moztu zituen. Manifestariek harriak jaurtiz erantzun zuten. Gaur Islamabaden eserialdia egiteko asmoa zuten.

Manifestazioak herrialde osoan zabaldu ziren, eta gauzak horrela jarraitzekoan, Armadak esku hartu beharko zuela ohartarazi zuen analista askok. Egoera lasaitzeko eta krisialdia eteteko, Raza Gilani lehen ministroak Chaudryren itzulera iragarri zuen telebistan eginiko agerraldian. Aditu batzuen arabera, esanguratsua da iragarpena Gilanik egin izana eta ez Zardarik, presidentea bera izanik.

Hilaren 21ean, Auzitegi Gorenaren egungo presidente Abdul Hamid Dogarrek erretiroa hartuko du. Chaudryk beteko du haren lekua.

Era berean, protestak egiteko debekua indargabetu zuen eta azken egunetan atxilotutako abokatu eta aktibistak askatzeko agindu zuen. Hori jakin bezain laster, Sharifek «martxa luzea» bertan behera uzteko eskatu zuen. «Gaur -atzo- egun historikoa da, herrialdearen patua aldatuko duen eguna baita», plazaratu zuen Gujranwala hiritik, Punjabeko probintzian.

«Sistema judizial independentea bermatzeko, epaileak berriz beren lanpostuetara itzuliko genituela esan genuen eta bete dugu, Alaren laguntzarekin», esan zuen.

Azken astean kalera irten direnek ere poz handiz hartu zuten Gobernuaren erabakia. Chaudhryren etxearen kanpoaldean, Islamabaden, elkartu ziren ospatzeko. «Epaileen independentziaren alde borrokatu direnen garaipena da», aipatu zuen erretiratua den Tariq Mehmud epaileak. Abokatuek aurrera eramandako kanpainaren buruetariko bat izan da.

Washingtonek lasaitasunez hartu zuen iragarpena. Gatazka politikoa amaitzeko dei egin zuen. Pakistan haren aliatua da.

Sharif aclamado como un «héroe» por sus seguidores

Los partidarios del líder paquistaní Nawaz Sharif celebraron la decisión del Gobierno de restituir en su cargo al presidente del Tribunal Supremo, Iftikhar Chaudry, bailando a ritmo de tambores y lanzando pétalos de rosa. «¡Larga vida a Sharif y a la Justicia pasquistaní!», exclamaron con lágrimas en los ojos. «Sharif es un hombre de palabra, no un mentiroso como Zardari», gritaron al unísono mientras hacían la «V» de victoria.

La noticia se propagó en poco tiempo. Cientos de opositores salieron a la calle de manera espontánea agitando las banderas de sus respectivos partidos. «En Pakistán ha nacido una revolución», manifestó con júbilo Mohmmad Sharif. Desde su Karachi natal fue hasta Islamabad para participar de las celebraciones a las puertas de la casa de Iftikhar Chaudry.

«Para mí, este día es tan histórico como el día en que logramos la independencia de Gran Bretaña en 1947», subrayó Saedd Hasan, de 50 años y vestido de riguroso blanco.

Militantes de la oposición y abogados vestidos con traje negro también se concentraron frente a la casa donde Sharif pasó la noche en Gujranwala. El domingo, el ex primer ministro y líder de la PML-N violó la orden de arresto domiciliario para sumarse en Lahore, capital de la provincia de Punjab, a la «larga marcha» a Islamabad.

Analistas coinciden en que de haber elecciones presidenciales en estos momentos, Sharif tendría muchas posibilidades de ganar.

Las celebraciones, sin embargo, quedaron empañadas por el atentado suicida que ayer mató a al menos diez personas en Rawalpindi. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo