GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gaztetxea aldarrikatzeko eguna Hendaian


GARA |

Hendaiako Gazte Asanbladak besta eguna antolatu du martxoaren 21erako, herrian Gaztetxe bat aldarrikatzeko asmoarekin. «Herri bat, Gaztetxe bat!» lelopean beren mezua helarazteko bertso bazkaria, triki poteoa eta kontzertuak antolatu dituzte. Jai giroa profitatuta, manifestazio bat ere egingo dute arratsaldeko seietan, hiriko karriketan zehar.

Gazte Asanblada urteak daramatza eskaera hori Herriko Etxera helarazten. Udaberrian ospatu ziren udal-hauteskundeetan hiru hau- tagai nagusiek gaztetxearen gaia aipatu zuten beren programetan, baina Jean Battitte Salaberry auzapezak, harrezkero, ez du inolako aurrepausorik egin.

Eguerdian hasiko dute jaia, hiriko erdialdeko suhiltzaileen egoitzaren parean, zintzur bustitzearekin. Ondoren, bertso bazkaria egingo dute, eta giroa berotzen Sustrai Colina, Maialen Arzallus, Odei Barroso eta Aimar Karrik bertsolariak arituko dira.

Arratsaldeko seietan Gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute Hendaian zehar, eta jai giroarekin bat eginez, triki poteoa bilakatuko da martxa.

Arratsaldeko zazpietan hasiko dira kontzertuak. Folk musikaren ordezkari izango dira Elizondoko Kazkezur taldekoak. Bertan izango dira Le Bute Fid eta Pib All Star hendaiarrak ere, eta punk musika joko dute. Bukatzeko, Willis Drummond talde baionarrak joko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo