GARA > Idatzia > > Ekonomia

«Patronalaren erasoari» erantzuteko martxa egingo dute Lesakan, apirilaren 3an

p024_f01_148x76.jpg

GARA |

LABek manifestazioa antolatu du apirilaren 3rako Lesakan, «patronalaren eraso bortitzari» erantzuteko. Prentsa aurrean, Baztan-Bidasoa inguruan lana erregulatzeko espedienteak aurkeztu dituzten hainbat enpresa zerrendatu zituzten: Hidrorubber, Funvera, Composites Gurea, Palmadera, Aparane, Hirigoie zerrategia eta Elkar.

LABek gogor salatu zuen enpresa hauek urteetan «dirua barra-barra irabazten aritu direla», Funverak azken 3 urteetan 6 milioi euro irabazi baitzituen, Hidrorubberrek 4,5 milioi euro, eta Composites Gureak lau urtez 5 milioi euro.

«Orain, enpresek diru gutxiago irabazten dutenean, langileon eskubideen kontura mantendu nahi dituzte beren irabaziak, Nafarroako Gobernuak espedienteak onartzen dituela jakin badakitelako, eta langileak laguntzeko neurriak hartu beharrean, enpresarien aldeko neurriak hartzen dituela badakite- lako», salatu zuten.

Gogor salatu zuen mobilizaziorako planteamenduaren berri eman ziotela ELAri, baina honek erantzun zuela bere kanpaina eramango duela aurrera. «Gure iritziz salagarria da eta konpromiso eza erakusten du ELAk, eskualde osoari eragiten dion egoera honek langileen erantzun bateratu bat eskatzen duelako sindikatu bakoitzaren kanpainak eta interes partikularrak alde batera utzita», adierazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo