Pop-folk
Simone White kantariaren folk doinuak, Hawaiitik Xemeinera
Barack Obama bezala, AEBetako sumendi jatorriko Hawaii irla exotikoan jaiotako emakumea dugu Simone White. Egunotan Europan zehar dabil «I am the Man» (Honest Jon´s Records, 2007) estreinako lana aurkezten, eta Uhagon aretoa aukeratu du Euskal Herrian debuta egiteko. Folk goxoa agertzen duen diskoa Nashvillen grabatu du, besteak beste, sona handiko Lambchop, Calexico, Silver Jews edo Will Oldhamekin lan egindako Mark Neversen gidaritzapean. «Mojo» aldizkari entzutetsuan goraipatua izan da eta Audi auto-etxeak bere kanturen bat erabili izan du iragarkietarako. «Yakiimo» izeneko lan berria ere, antza, dagoeneko prest du Simonek, datorren ekainean argitaratzeko. Kontu beraz.