GARA > Idatzia > > Mundua

Krisiak Europar Batasunean sartzeko ateak itxi dizkie Balkanei

Krisi ekonomikoak eta Europar Batasuneko (EB) kide diren zenbait estaturen barne arazo politikoek EB handitzeko asmoa zapuztu dezakete. Kroaziaren sarreraren ostean, hedapen prozesuan «etenaldia» egiteko eskatu zuen Alemaniako kantziler Angela Merkelek. Etenez gero, Balkanetako herrialdeak izango lirateke kaltetuenak, eta adierazpenen horien aurrean, dagoeneko azaldu dute euren «haserrea».

p023_f01_148x156.jpg

GARA |

Europar Batasunaren hedapenaren prozesua kolokan dago, are gehiago, krisi ekonomiko betean. Zenbait herrialderen barne arazo politikoek ere izan dute, halere, zeresanik. Prozesua atzeratu edo «eten» nahi dutenen artean, Alemania da burua. Duela hamar egun, Angela Merkel kantzilerrak argi eta garbi adierazi zuen Kroaziaren sarreraren ondoren, «etenaldi» bat egin beharko litzatekeela. Horren eraginez kaltetuenak Balkanetako herrialdeak izango lirateke: Mazedonia, Montenegro, Albania, Bosnia-Herzegovina eta Serbia. EBren kide izango zirela hitz eman zieten, baina esanikoa betetzetik oso urruti dago.

Kroaziaren prozesua bera ere kolokan dago. Bruselarekin negoziazioak 2005ean hasi zituen eta 2010 edo 2011n EBren kide izatea espero du. Asmo horiek pikutara joan daitezke, Esloveniak gelditu egin baitu prozesua, Jugoslavia ohiaren garaiko muga arazo bat dela medio.

Era berean, Montenegrok bat egiteko eskaera aurkeztea eragozten ari dira asteotan Alemania eta beste estatu batzuk.

Herbehereek, bien bitartean, ez dute nahi Serbia EBn sartzea, Ratko Mladic atxilotu ezean. Genozidioa leporatzen diote buruzagi militar ohiari, Bosnian, gerra garaian, Serbiako milizien buruzagia izan zenari. Mazedoniak ere urteak daramatza zain.

Bihar, larunbata, Kanpo Harremanetarako ministroak Txekiar Errepublikan bilduko dira aipaturiko herrialdeekin.

«Oso haserre daude Merkelen hitzekin. Kide berriak onartu baino lehen, Europar Batasuna sendotu nahi du, halere», plazaratu zuen AFP albiste agentziak aipatutako iturri diplomatiko batek.

«EBren hedapenak zentzu bat du, eta historiak erakutsi du hori, ez soilik politikaren alorrean, baita ekonomikoan ere», nabarmendu zuen Serbiako lehen ministro orde Bozidar Djelic-ek. «Beldurrak» ez duela prozesua eten behar gaineratu zuen.

Bestetik, Hedapenerako europar komisario Olli Rhen-ek Turkiaren adibidea aipatu zuen, Turkian bertan. «Europaren ikuspegitik, sinesgarritasun galerak min handia egin dezake. Sinesgarritasuna galdu izanak eragin kaskarra izan du Turkiako erreformetan», helarazi zuen. Haren hitzetan, gertatutakotik ikasi egin beharko litzateke. «Balkanetan gauza bera gertatzea ekidin behar dugu, Turkia baino ahulagoak baitira», gaineratu zuen Rhenek.

2005eko urrian hasi, eta prozesua oso mantxo doa aurrera. Erabat gelditzeko arriskua du, urte bukaerarako Zipreri onarpena ematen ez badiote.

Horiek horrela, hainbat ordezkari europarren ustez, ez dirudi Alemaniaren jarrera Europar Batasunak ofizialki bere egingo duenik. Oraingoz, Belgika eta Herbehereak dira Alemaniaren iritzitik gertuen daudenak.

Lisboako Ituna ere kolokan

Iaz, Bruselan, Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek egindako goi bileran, Nicolas Sarkozy presidente frantsesak Balkanen balizko adhesioa «gelditutzat» eman zuen, behintzat, Lisboako Itunaren onarpenari irtenbidea eman arte.

Berrespena bera zalantzan dago. Txekiar Errepublikaren krisi politikoak kezka areagotu du. Lehen ministroaren dimisioaren ondotik, onartzea zailagoa izango dela aitortu zuen lehen ministro-ordeak. Irlandak erreferendum bat egin behar du. Aurrekoan ezezkoa eman zion.

El primer ministro checo presenta al presidente la dimisión de su Gobierno y la suya

El primer ministro de la República Checa y presidente este semestre de la Unión Europea, Mirek Topolanek, presentó ayer la dimisión de su Gobierno al jefe del Estado, Vaclav Klaus. El Ejecutivo tricolor de Topolanek, integrado por conservadores, democristianos y verdes, cayó el martes tras la aprobación de una moción de censura del opositor Partido Socialdemócrata (CSSD), en el ecuador de la presidencia de la UE.

«Estoy preparado para nombrar un gobierno que se apoye en un acuerdo parlamentario y no esté basado en diputados tránsfugas», manifestó el máximo dignatario tras la reunión con Topolanek. Este último consiguió la investidura con el apoyo de dos diputados socialdemócratas, lo que fue duramente criticado por esta formación.

«Si alguien es capaz de traerme 101 firmas que posibiliten un gobierno, le daré una oportunidad», afirmó Klaus, abriendo de esta manera la puerta para que Topolanek trate de formar su tercer gobierno en esta legislatura, tras los comicios de junio de 2006.

Consideró esencial que «la solución sea rápida, ya que esto lo exige la complicada situación y nuestra presidencia del Consejo Europeo, que debe ser desempeñada por un gobierno plenamente legítimo».

El jefe del Estado, impulsor de las reformas económicas de los años noventa, incidió en que «es inaceptable una situación de provisionalidad hasta el final de la presidencia europea».

Topolanek asumió la gestión interina del país «y hasta que seamos desalojados, mantendremos la estabilidad y cumpliremos nuestras responsabilidades en casa y en el exterior». El CSSD ya dejó claro que está dispuesto a tolerar al actual Ejecutivo, al menos, hasta junio. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo