GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Se acerca la final del parejas

Irujoren kolpearekin Oierrek gehiago sufritzea gerta liteke

Roberto GARCIA ARIÑO Asegarceko botileroa

Horrelako finaletan taktikarik ez dago. Egun jakin horretan nola iristen zaren frontoira, zer-nolako partida ateratzen zaizun... hori izaten da bakoitzaren jokoa erabakitzen duena. Aimar Olaizola ongi dabil. Finalerdietako azken partida oso gogorra izan zen, eta hala ere, amaieran berak erabaki zuen norgehiagoka. Besoarekin ez zuen inolako arazorik izan eta pozik amaitu zuen partida, eta ni ere oso gustura geratu nintzen bera horrela ikusita. Egun hauetan ere konfiantza gehiagorekin antzematen zaio. Bestetik, nik uste Oier Mendizabal aurten asentatu egin dela. Iaz bere aurreneko finala zen, eta gainera Gasteizko frontoiak atzelarientzat duen zailtasuna ere arriskutsua izan zitekeen. Egia da, era berean, Titinek atzelaria ez duela horrenbeste behartzen. Eta hor Irujoren lanak asko baldintzatu dezake neurketa. Azken partidetan ezberdin jokatu du, oso serio, erakutsi du ongi dagoela, zentratuta. Irujoren kolpearekin Oierrek gehiago sufri dezake. Pilota abiadura horretan datorrenean lasai egotea komeni izaten da, eta pilota errazak diruditenak zaildu egiten dira. Fernando Goñi ere gorantz joan da, baina...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo