GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

BERTSOLARITZA

Gaur arratsaldean jokatuko da Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finala

Bilboko Kafe Antzokia Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finalaren lekuko izango da gaur arratsaldeko 19.00etan. Finalean, aurrez aurre lehiatuko dira Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeak. Lehenengo taldearen oinarria Algortako Bertso Eskola da eta dagoeneko lau aldiz irabazi dute sariketa, beste hirutan bigarren postua lortu dutelarik. Lea Artibaikoek, bestalde, 17 edizioetan parte hartu dute bertso lehiaketan eta beraiek izan ziren orain dela hamasei urte lehenengo edizioan garaile suertatu zirenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo