GARA > Idatzia > > Kultura

Aipagarriak

Euskaltzaindiak Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu du

GARA | DONOSTIA

Euskaltzaindiak atzo Urkiolan egin zen osoko bilkuran, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izendatzean sortutako hutsunea betetzeko bozketa egin zen. Horrela, Xarles Videgain (Baiona, 1947) euskaltzain oso izendatu zuten, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ondoren. Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proposatu zuten. Videgain Letretan doktorea da eta euskal literatura eta euskal mintzairaren katedra ditu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatean.

Euskaltzaindiaren Atlasgintza lantaldeko arduradun teknikoa da, Gotzon Aurrekoetxearekin batera. Horrez gain, Hiztegi Batuko lantaldeko kidea ere bada. «Atlas linguarum Europae» lanaren batzorde eragilearen partaide izandakoa da eta «Lapurdum» agerkariaren idazkaria, 1966tik. 2007an Baionako Hiria-Eusko Ikaskuntza Euskal Kultura saria eskuratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo