GARA > Idatzia > > Kultura

Aipagarriak

Armiarma-k «Eskualduna» astekaria digitalizatu eta sarean jarri du

p058_f03_088x096.jpg

GARA | DONOSTIA

«Eskualduna» euskarazko agerkaria kontsulta daiteke www.hemeroketa.com webgunean. 1887an sortutako astekari horretako 3.000 ale digitalizatzeaz arduratu da Armiarma ataria, eta hala, 57 urtetan argitaratutako lanak eskuragarri daude sarean.

Berrargitalpen horretan askotariko gaiak aurki daitezke, haietatik batzuk historikotzat jo daitezkeenak. Horren adibideetako bat da 1937an Gernika bonbardatu zuteneko kronika. Halaber, Lehen Mundu Gerrako kontakizunak ere biltzen ditu, baita Jean Etxepareren zientzia artikuluak, giza garapenaren inguruan hitz egiten zutenak.

Ondare garrantzitsua

Digitalizazio horren bultzatzaileek esandakoaren arabera, «oso garrantzitsua da `Eskualduna'ko ale guztiak batera edukitzea eta denak Interneten toki bakarrean egotea». Izan ere, webgune horrek izenburuen edo kazetarien bidezko bilaketak egiteko aukera eskaintzen du eta, orrialderen bat gorde nahi izanez gero, PDF formatura aldatzen ditu, guztiak kalitate handiz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo