GARA > Idatzia > Kultura > Musika

«Herri musikaren udaberria» Mungiako Foruen plazan loratuko da egunotan

A. BILBAO | BILBO

Mungiak «Herri musikaren udaberria» folk jaialdia ospatzen dihardu egunotan. Iñaki Irigoienek «Dantzariak Euskal Herrian» atzo emandako hitzaldiaren ostean, zuzeneko musika izango da igandea bitarte Foruen Enparantzan. Udaberrian gauden arren, Euskal Herrian gaudenez, euririk egingo balu kontzertuok Bentadeseko aterpera eramatea aurreikusi dute.

Gaur 18.30ean Euskal Herriko Kopla-Kantarien II. Txapelketaren kanporaketarekin hasiko da jaia eta herrian zehar kalejira egingo du gero El Koku de la Manzana talde asturiarrak. Gauean berriz, Llaneseko Marta Elola eta Mungiako musika eskolako pandero-joleen jardunak bukaera emango dio ostiralari.

Larunbat arratsaldean, Ezpeletako Txanbelezpel, Celia Gonzalez asturiarra, herve Perochon bretainiarra eta Chema puente kantabriarra ez ezik, Wealas eta Burgoseko El Espiritu Lugubre ere arituko dira gauean. Eta igandean, jaialdiari bukaera emateko, erromeria egingo dute, noiz eta eguerdian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo