GARA > Idatzia > Kultura > Musika

PIANO KONTZERTUA

Joserra Senperenak gaur etxean interpretatuko ditu dardarak

Musikari ipurterrea dugu Joserra Senperena piano-jotzailea, makina bat artista sonaturekin zuzenean zein estudioan jotakoa, Duncan Dhu edo Bide Ertzean kasu. Donostiarrak bere lan propioak ere sortzen ditu baina, eta tarteka argitaratu. Azkena, «Dardaren interpretazioa», Gaztelupeko Hotsak-en azpizigilu Errabalek plazaratua. Diskoan Pedro Barcelo bateria-jotzailea eta Miguel Rodrigañez kontrabaxu-jotzailea ditu lagun eta Harkaitz Canoren izen bereko poema liburua oinarri. Gaur etxean, Lugaritzen joko du 21.00etan (6 euro).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo