Gaur bertan hasiko dira soldadu britainiarrak Iraketik alde egiten
Soldadu britainiarrak gaur hasiko dira Iraketik alde egiten. 2003ko martxoan egin zen inbasioaren sostengurik eraginkorrena izan ziren britainiarrak AEBentzat. Ordutik hona, Irakeko hegoaldeko Basora hiriaren kontrola eta Armada irakiarra prestatzearen ardura izan dute soldadu britainiarrek. Bai AEBek, bai Irakeko agintariek Britainia Handiko militarrek azken sei urteotan egindako lana txalotu eta eskertu nahi izan zuten.
GARA |
2003ko martxoan Irakeko inbasioan parte hartu zuten tropa britainiarrak gaur hasiko dira ofizialki herrialde arabiar honetatik alde egiten, sei urteko egonaldiari amaiera ipiniz.
Mende erdiko epean, tropa britainiarrak Iraketik alde egiten duten bigarren aldia da. 1959ko maiatzean, azken soldaduek Habbaniyahko basea, Faluja hiritik gertu, utzi zuten, 1918an hasi zen egonaldiari amaiera emanez.
Gaur, berriz, Basoran britainiarrek okupatzen duten base militarretik kenduko dute Union Jack bandera. Base honen kontrola AEBetako soldaduen eskuetan geratuko da, hauek Irak utzi artean.
Basorako polizien prestakuntzari jarraipena emateaz ere AEBetako soldaduak arduratu beharko dira.
«Egun garrantzitsua izango da, britainiarrek hemen zuten misioa bete duten seinale delako», adierazi zion France Presse agentziari Andy Salmon jeneralak, baseko komandanteak.
«Une txarrak bizi ditugu, baina Iraken etorkizuna baikortasunez ikusten dugu», gaineratu zuen Salmon jeneralak.
Britainia Handia, orduan Tony Blairren zuzendaritzapean, George Bushen AEBen bazkide leiala izan zen 2003ko martxoan izan zen Irakeko inbasioan.
Irakera 46.000 soldadu igorri zituen Londresek 2003ko martxo eta apirilean. Irakera bidalitako militarren kopuru handiena zen britainiarrena, AEBen atzetik. Ordutik, 179 soldadu britainiar hil dira Iraken.
Bagdadek eta Londresek abenduaren amaieran sinatu zuten akordioaren arabera, oraindik herrialde arabiarrean dauden 4.100 soldaduek Irak utzi beharko dute maiatzaren 31 baino lehen.
Bai AEBetako ofizialek, bai Irakekoek eskertu zuten urte hauetan britainiarrek bete duten lana. «Britainia Handiko tropak kanpaina honetan izan dugun bazkiderik leialena izan dira», nabarmendu zuen Michael Oates jeneralak, hemendik aurrera Basorako basearen kontrolaren arduraduna izango denak.
«Oso txalogarria da Basoran egin duten lana eta orain gure betebeharra britainiarrek egin dutenari jarraipena ematea izango da», adierazi zuen Michael Oates jeneralak.
Iragan asteburuan, Hawedi Mohammed jeneral irakiarrak britainiarrak agurtzeko festa antolatu zuen Basorako hotel batean.
«Jasaten genuen diktadura suntsitu eta demokrazian eta askatasunean bizitzeko eman diguten laguntza eskertu nahi diot Britainia Handiko nazioari», bota zuen Mohammed jeneralak.
«Irakeko herriak eta Armadak denbora luzean izango dute gogoan tropa britainiarrek egindako esfortzua. Herrialde honetan bizia galdu duten soldadu britainiarren senideak gogoan izango ditugu eta horien alde otoi egingo dugu», esan zuen Mohammed jeneralak. Britainia Handiko militarrak Irakeko soldaduak entrenatzen aritu dira. Horrez gain, Itsas-Armada prestatzeaz ere arduratu izan dira.
La calma volvió ayer a Fadel, un barrio del centro de Bagdad del que el Ejército iraquí procedía a retirarse tras una violenta operación llevada a cabo el fin de semana junto a las tropas estadounidenses contra una milicia local.
«La situación es estable y hemos comenzado a retirar nuestras tropas del barrio», declaró a France Presse el general Qassen Atta, portavoz de la comandancia militar de Bagdad.
«La zona está ahora bajo control del Ejército. No dejaremos que los Sahwa tomen más poder en Fadel. El control del Ejército está asegurado y los Sahwa formarán parte de los servicios de seguridad», añadió el general Atta.
Los Sahwa son milicias de antiguos insurgentes suníes que han vuelto sus armas contra Al-Qaeda y ha contribuido a que las autoridades prooccidentales hayan podido mantener el control de zonas difíciles.
Las calles de Fadel aparecían en calma ayer por la mañana, pero los comercios no abrieron y seguía prohibido el acceso a los coches.
Vehículos blindados continuaban bloqueando los accesos al barrio y cada habitante era controlado por los soldados iraquíes.
«Los Shawa volverán mañana [hoy], pero no tendrán ya el derecho a llevar armas, que estarán únicamente en manos de las fuerzas iraquíes de seguridad», declaró a France Presse el teniente Mohammed Jassem.
Durante el fin de semana, este barrio del centro histórico de Bagdad volvió a conocer la guerra de cerca: francotiradores emboscados, helicópteros Apache en el aire, ráfagas de armas automáticas y blindados en cada esquina de la calle.