GARA > Idatzia > > Kultura

Dantza eta doinu tradizionalak, disko eta ikuskizun batean bilduta


GARA | BILBO

Aikok musika tradizionalean oinarritutako «Aurrez aurre» ikuskizuna eta izen bereko diskoa aurkeztu zituen atzo. Larunbat honetan izango da, Durangoko Plateruenan, Claude Iruretagoyena koreografoak zuzendutako Maritzuli dantza konpainiaren emanaldia. Eskusoinu, gitarra, txistu eta danbolinez lagunduta, 45 dantzari taularatuko dira eta Euskal Herriko hainbat txokotako inauterietako dantza tradizionalak eskainiko dituzte.

Diskoan, berriz, emanaldi horretako 26 kantuen sailkapena biltzen da. Doinu guztiak Aikorenak dira, lau kantu herrikoi izan ezik. Honela, jatorri euskalduneko zortzikoak, jauziak edo makil dantzak zein pabana, gallarda, kontradantza edo mazurka estiloetako eragina duten kantuak aurki ditzakegu.

Ikuskizuna 20.30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo