GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Tolosako bi gazteren deklarazioak Madrilera bidaliko ditu epaileak

p013_f01_139x100.jpg

GARA |

«Erakunde armatuarekin kolaboratzea» leporatuta, bi gaztek Tolosako Zuzentza Auzitegian deklaratu behar izan zu- ten atzo goizean.

Biek euren errugabetasuna aldarrikatu zuten, eta batek epailearen galderak erantzun zituen arren, besteak uko egin zion. Tolosako epaitegitik pasa ostean, deklarazioak Madrilera bidaliko ditu epaileak, eta Auzitegi Nazionalean erabakitzen dutenaren zain geratu beharko dute bi gazteek. Hala ere, beren abokatuek auzia bertan behera uzteko eskatuko dute. Tolosako hainbat gizarte eragile eta erakundek beren babesa agertu izan diete bi gazteei eta horren adibide izan zen 80 bat lagunek elkarretaratzea egin izana epai- tegiaren kanpoaldean, «Gazte eta aske, irabazi arte!» lema- rekin.

AHTren aurkako protesta

Tolosako bi gazteei leporatzen dizkieten gertaerak joan den urteko uztailekoak dira. Hain zuzen ere, Abiadura Handiko Trenaren kontrako bizikleta martxa bat egiten ari zirela, Ertzaintza gerturatu omen zitzaien pankartak jartzen ari ziren unean.

Polizia autonomikoa protestan parte hartzen ari zen jendea identifikatzen hasi zen eta aldi berean, poltsak miatzen. Kartelen artean Segi gazte erakundeak sinaturiko pankarta bat agertu zen, eta hor- tik atera omen zuen Ertzaintzak «erakunde armatuarekin kolaboratzea» leporatzea.

Joan den astean izandako agerraldian, gertaera hauek euskal gazteria «beldurtzea eta desaktibatzea» dutela helburu salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo