GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Samara Velte Zarautz

Txosnak, biktima

Batxilergoko ikaslea naiz. Neska. Gaztea. Txosnak, «terrorista, ratero eta bortxatzaileen antroak» direla sinesten duen edonork imajinatuko lukeen biktima posiblea izango naiz, ziur asko (nahiz eta seguru nagoen astakeria hori bota zuenak bere burua soilik duela biktimatzat, eta ez beste inor).

Seguru aski ez du ezertarako balioko esateak txosnetan sentitzen naizela seguruen, aire libreko giro herrikoian, eta ez taberna-zulo ilunetan; Txosnak festa alternatibo, aske eta aldarrikapenerako aukera ederra direla. Soberan egongo da esatea dagoeneko ohituta gaudela gazteon iniziatibak itota ikustera, badirudielako inor ez dela gogoratzen gu izango garela etorkizuneko Zarauzko abokatu, politikari eta lorezain.

Badirudi, gainera, batzuei ahaztu egiten zaiela tabernetako parranda garestiegia dela; guztiok ez dugu zinegotzi baten soldata. Eta batez ere, badirudi ahaztu egiten zaiela benetan beldurra ematen digutenak treneko bidaietan, autopistako irteeran edota gure ezkaratzean bertan gerta daitezkeen terrorismoa eta bortxaketak direla, eta erasota? Erasota Patxi Elolaren hitzekin sentitzen garela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo