GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Koldo Aldabe 2009/4/2

Agintarien biluztasuna

berria

Inperioko agintari berriarekin argazkia egitea helburu nagusi zuten lider ugari. Beren urteetako kudeaketarik ezak eragindako krisiari irtenbidea emateko bilduak omen. Bankariei soldatak jaitsi, paradisu fiskalak desegin... atzo goizeko kontuak izango balira bezala. Horrekin hondamendi ekonomikoak eragindako gizarte krisia konponduko dutelakoan. Elkarlanean aritu beharra, hori bai.

Jantzi apainez izan arren, zein biluzik ageri ziren.

Haien biluztasunak ageriago geratu ziren City-aren inguruetan manifestari andanak erakutsitako errealitatearekin. G20koek salbatu nahi duen sistemaren lau zutabeak ikusarazi zituzten: gerrak, klima aldaketa, finantza ustelkeria eta langabezia eta langileen esplotazioa.

Merkatu libreari gorazarre G20koek. Baina zein merkatu libre? Dena zilegi den hori, edo bidegabekeria, lukurreria, aberaskeria, zapalkeria eta beste keria guztietatik aske egingo gaituena?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo