GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Josu Torre 2009/4/2

Ttipi ttapa

DEIA

Amaren sabelean egin ei zuen lehen aldiz Korrika Onintza bertsolariak, «ama euskaltegiko irakaslea zen eta» gehitzen du justifikatzen bezala. Hogeitamar urte osoak bete dira gure lagun Joxepe Zuazok izen (orduan) bitxi hori asmatu eta AEKko bilera batetara eraman zuenetik. Handik urte batera (1980.ean) lehen aldiz Euskal Herria luze zabala kolorez, adorez, ilusioz, asmoz etaezdakitzerez betetako adin guztietako jendeek korrika zeharkatu genuen. Orduan eta gaur denon ahoetan Euskara. Guztion ahoetan eta denaren gainetik, Euskara. Gustoko edo ez, Iruñerriko presoen argazki eta hiri eta Erresuma hortako jauntxo agintarien gainetik, guztion ondarea dugun Euskara. Majinabat aldiz esan dut Kilometroak, Ibilaldia, Urratsak, Oinez, Euskaraz edo Korrika bera egin beharra baztertzea seinale ona litzakela. Alegia, hortara jo gabe eta bide zuzen edo ofizialetatik gure hizkuntzaren hedapen eta etorkizuna ziurtatzea. Diru aldetik behintzat. Karrera, ibilia, paseo edo delako hoiek jai eta erromeri gisa egitea. Ez beharrez, ez derrigorrez.

Bihar, barikuz, badator hamasaigarren Korrika gure herrira. Unax bilobari agindu diot bera eta bere gelakideekin egingo dudala korri bere eskola inguruan. Muxikako bertsolaria sabelean joan zen bezala Unaxen aitak ere sorbaldan edo eskutik tatarrez egin zuelako lehen Korrika. Hiru belaunaldikoak oraindik korrikan eta martxan eta neurri batetan lehengotan; korri eta korri geure geure dugun berbetarentzat eskubideen eske. Lehenengo hartan, Lemoizko zentralaren auzia pilpilean zegoenean, hango langilei eman genien lekukoa eta mezua ere aldatu omen zioten, «Nuklearrik ez» aldarrikatzeko. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo