GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Jon Garmendia 2009/3/30

Xabier Silveira

kazeta. info

(...) Mundua eta bizitza ulertzeko manera propioak ditu, erran eta egiten duenaren aitzinean koherentzia lotzen du nolanahi ere, ausart jokatzen duelako, sentitzen duenaren bidean lerrotuta betiere; desberdina da, bai, guziz. Saiatu da beretik ematen bertsularitzari, ekarpenak egin eta bide berriak urratzen.

«Zaharrak berri show» ikuskizuna da horren lekuko. Hala ere, ez da soilik sortzaile modura jardun bertsuarekin lanean eta jolasean zebilela : bere ideiak garbi plazaratu ditu, zaharkiturik ikusten zituen bertsu egitura anitzetako pentsamenduan eragiteko asmoarekin, nahiz eta jakin horrek anitzen ahotan egoitera eremanen zuela.

Baina Xabi ez da isilik geratzen den horietakoa, ez eta atzera egiten dutenetakoa ere, eta injustizia ororen aitzinean iraultza tipi bat sortzen du. Hala egin zuen espainolez amabirjinaren gain kaka idatzi zuenean, epaitegietara ereman zuten, eta epaileak absolbitu egin du. Orain, bera da zeruetara igo dena 6. txapela lortuta. Zorionak, txapeldun!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo