GARA > Idatzia > > Kultura

Osinalde sariko finalean izango dira Jone Uria eta Maialen Velarde

GARA | IDIAZABAL

Ostiralean jokatu zen Osinalde sariko bigarren kanporaketa Idiazabalgo Axari elkartean. Jon Telleria gai-jartzaile zutela, Jone Uria, Ekhi Erramundegi, Aritz Garin, Adur Gorostidi, Arrate Illaro eta Maialen Velarde izan ziren kantuan. Seikote horretatik, Uriak eta Velardek lortu zuten Osinalde sariko finalerako txartela eta azkenak, gainera, XII. Axari saria ere eskuratu zuen.

Puntuari erantzunez bertsoa osatzea, ofiziotan jardutea, hitza ointzat hartu eta bertsoa osatzea, gaia emanda bi bertso botatzea eta koplatan aritzea tokatu zitzaien sei gazteei. Gai sakonei ere tarteka umore puntua ateraz, saio polita osatu zuten bertsolariek.

Datorren larunbatean, apirilak 18, jokatuko da hirugarren kanporaketa eta bertan argituko da Jone Jone Uriaz eta Maialen Velardez gain, larunbatean Ordiziako Argi-Berri elkartean sailkatutako Maddalen Arzallus eta Odei Barrosorekin batera, Osinalde sariketako final nagusian izango den seikotea nortzuk osatuko duten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo