GARA > Idatzia > > Kultura

Giza Eskubideen Zinemaldia «Checkpoint Rock» filmaren estreinaldiarekin itxiko da

GARA | DONOSTIA

Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia apirilaren 30ean amaituko da Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako «Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina» dokumentalaren estreinaldiarekin eta musikari palestinar talde baten kontzertuarekin. Pelikula hori, Filmanova etxeak eta K2000 euskal enpresak ekoiztuta, ETB eta Lakuako Gobernua bitarteko, Victoria Eugenian eskainiko da arratsaldeko 19.30ean. Ondoren, 22.30etik aurrera, filmeko protagonistetako batzuek «Checkpoint Rock Zuzenean» kontzertua eskainiko dute Gazteszenan. Hainbat musikari palestinarrek, Fermin Muguruza lagun dutela (baita bere ohiko kolaboratzaileak ere: Jon Elizalde tronboian, Sorkun kantuan eta Zigor Lampre DJ lanetan) Palestinako soinuak eskainiko dizkiote publikoari. Parte hartuko dute, besteak beste, Amal Murkus-ek (abeslaria), Naseem Dakwer-ek (laut arabiar eta biolin-jotzailea), eta Safaa Arapiyat-ek, emakumezko lehen rap musikaria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo