GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Maitane Sagastume preso donostiarrari Auzitegi Goreneko doktrina ezarri diote

GARA |

Amnistiaren aldeko mugimenduak atzo adierazi zuenez, datorren uztailean aske geratu behar zuen Maitane Sagastume preso politiko donostiarrari Auzitegi Goreneko 197/2006 doktrina aplikatu diote, eta 2021ko abuztura arte luzatu diote kartzelatik ateratzeko data.

Bestalde, martxoaren 18an Fresnesera bisitan zihoazen Urtzi Gaintza, Liher Rodriguez eta Zorion Salsamendiren lagun eta senideek istripua izan zuten A-8 autobidean. Istripu horren ondorioz inork ez zuen zauri larririk izan.

Azkenik, Langraizera iragan astean heldutako Ibon Meñika segurtasun ziega batean sartu dutela salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak, ziega preso sozial batekin partekatzeari uko egiteagatik.

Preso politikoen alde, asteartean 95 lagun bildu ziren Bilbon eta atzo 22 Atarrabian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo