GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Anjel Lertxundi 2009/4/9

Ama hizkuntza

Espainiako ministro berrien artean, kulturakoaren izendapenak harritu ninduen gehien. ÒZinea otzantzeko aitzakian, sarea aztoratuko ziguk honekÓ, pentsatu nuen lehendabiziko kolpean. Eta horretan geldituko zen guztia, baldin atzo hark esandako hizkuntzei buruzko pitxi bitxi bat irakurri ez banu Atoan blog txit bisitagarrian:.

«Badaude autonomiak zeinetan umeek ez baitute beren ama hizkuntza besterik egiten».

Irakurle, ez haserretu esaldiarekin. Ahaztu, halaber, ministroa berriak hizkuntza komunaren aldeko manifestua izenpetu zuela. Hartu egonarria, eta irakurri ostera ere esaldia. Sekulako egia puska dio: Andaluziako, Mantxako, Extremadurako eta estatu espainiarreko erkidego gehienetan umeek beren ama hizkuntza bakarrik egiten dute. Erkidego elebidunetan baino ez dute egiten bi hizkuntzetan. Ez guztiek: erkidego horietan ama hizkuntza bakarrik egiten duten ume guztiak gaztelaniadunak dira beti-betikotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo