ACB Liga
Erortzea baimenduta dago, jaikitzea derrigorrezkoa da
Lehen laurdenean Bartzelonaren aurkako Euroligako porrota ordainduko zutela ematen bazuen ere, taldeak ohiko jokoa berreskuratu zuen Vidalen eskutik eta garaipen erraza lortu zuen oso kantxa zailean.
KALISE GRAN CANARIA 73
TAU BASKONIA 89
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Esaera errusiarrari jarraituz, Euroligako kolpe gogorretik azkar osatu nahi izan du Tau Baskoniak, ligako kantxarik zailenetako batean garaipen garrantzitsu eta sendagarria lortuz. Osteguneko desilusioa handia izan zen arren, bere akatsetatik azkar ikasi dute gasteiztarrek eta taldearen 1.000. partidan, ACBko kanporaketetan Zurbaoren babesa ziurtatzeko aurrerapauso handia eman zuten, etxean jokatutako hamabi partidak irabazita zituen Canaria Handiaren aurka.
Bartzelona handi baten aurka irtenbiderik aurkitu ezinda ibili ostean, ikusteke zegoen taldeak ligan izango zuen erantzuna eta, egia esateko, lehen laurdenean berriz ere inpotentzia zantzuak sumatu ziren. Palaun bezala, Ivanovicek San Emeterio hasierako bostekoan jarri zuen eta hasiera berriz ere eskasa izan zen. Ahul eta intentsitaterik gabe ekin zioten partidari gasteiztarrek; defentsako lerroak oso atzean zituztela eta errebotean sekulako zuloa utzita. Makaltasuna erasoan ere nabarmena zen eta Rakocevicek hartu zuen puntuak sartzeko ardura ia bakarra, English kanadarrarekin lehia politean.
McDonald eta aspaldian desagertuta dagoen Teletovicen laguntzarik gabe, uztaipeko lan guztia Splitterrentzat geratu zen eta brasildarrak lan handiak izan zituen, erasoan oso baloi gutxi iritsi zitzaizkion eta. Horiek horrela, kanariarrek hamabi puntuko errentak ere izan zituzten, lehen laurdena zazpi puntuko desabantailarekin amaitu bazen ere (27-20).
Hainbat saioren ostean eta Ilievski eta Teletovicek ez ziotela taldeari batere ekarpenik egiten ikusi eta gero, Ivanovicek bosteko eraginkorrarekin asmatu zuen, batik bat Vidalen lan ikaragarriari esker. Kapitainak, Prigioni eta pibot bezala aritu zen Mickelekin, defentsa estutu zuen eta taldeak ordura arte izan ez zuen oreka eta sendotasuna aurkitu zituen. Lanaz gain, hiruko marratik ere asmatu zuen Badalonakoak eta, 9-0ko partzialarekin, markagailua berdindu zuen Baskoniak. Atsedenaldira puntu bateko aldearekin (43-44) iritsi zen Tau, taldea eta hainbat jokalari, McDonald kasu, esnatu izanaren irudipenarekin gainera.
Bukaera erosoa
Ez zen irudipen hutsa izan. Bartzelonaren aurka ez bezala, markagailua iraultzeko gai izan izanak konfiantza handia eman zion talde gasteiztarrari eta bigarren zatian betiko Baskonia ikusi ahal izan genuen, non eta atzora arte Zaragozak bakarrik irabazia zuen kantxa batean.
Sandersek hiru hiruko saskiratze lortu zituen arren, erasoan arazo handiak izan zituen Gran Canariak bigarren zati osoan, gasteiztarren defentsa oso eraginkorra izan zelako. Gainera, errebotea behar bezala ixten asmatu zuten eta, lehen zatian izandako bigarren eta hirugarren aukerarik gabe, Maldonadorenak kamuts aritu ziren.
Prigionik partidaren agintea hartu zuen eta berak saskiratzeaz gain, ingurukoak jokarazi zituen. Onena, bolada eskas xamarrean ziren McDonald eta Mickealen berpiztea izan zen.
Dusko Ivanovic hizo una valoración muy positiva del trabajado triunfo conseguido por su equipo en La Roca. «Ha sido una victoria importante para nosotros por diferentes razones. Primero porque hemos ganado en una cancha muy difícil ante un equipo que está jugando muy bien, se puede decir que excelente en casa; una victoria importante porque hemos sabido reaccionar en este partido y porque con este triunfo seguimos con opciones reales y buenas para estar delante en el play off».
En su análisis del partido, el entrenador montenegrino destacó que supieron amoldarse a un partido que se les había puesto bastante complicado. «Comenzamos con una dinámica en la que dejamos a Canarias encontrar su juego en ataque. Tuvieron mucho rebote ofensivo, no ya con sus hombres grandes, sino con los más pequeños en balones largos. En la segunda parte frenamos su juego y luego jugamos fácil en ataque. Con la diferencia de diez puntos nos manejamos bien», explicó el técnico del equipo gasteiztarra que destacó la mejoría defensiva y en el rebote, un factor que les hizo mucho daño al comienzo del choque.
J.O.
Atzokoa Baskoniak ACB Ligan jokatutako milagarren partida izan zen. 1983. urtean jokatu zuen lehen partida Real Madriden aurka eta galdu egin zuen. Ordutik 620 garaipen eta 380 porrot batu dituzte gasteiztarrek.