GARA > Idatzia > > Kultura

ANTZERKIA

Los Vivancos taldea izango da Gasteizko jaietako antzerki jaialdiaren hasieran

Andra Maria Zuriaren jaietako egitarau barruan «Los Vivancos, 7 hermanos» taldea egongo da. Principal antzokian izango dira abuztuaren 4 eta 5ean. Talde honek arte eszenikoen mundua astindu du, dantza eta musika uztartzen dituen proposamenarekin. Azkeneko ikuskizun hau beraiek sortu dute eta haiek egindako abestiekin osatuta dago. Antzoki honetan egingo duten bisitan, musika, ballet klasiko eta garaikidea eta break dance-a nahastuko dutela iragarri dute. Sarrerak uztailaren 7tik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo