Gizon bat larri, bere autoa Lodosan errepidetik atera ostean
GARA |
Calahorrako (Errioxa) bizilagun bat larri zauritu zen atzo Lodosan izandako istripuan. Guardia Zibilak ohar baten bidez aditzera eman zuenez, goizean gertatu zen ezbeharra, 8.35 aldera, gizonezkoak gidatzen zuen autoa errepidetik irten zenean. Istripua gertatutakoan handik igaro zen gidari batek abisu eman zien larrialdi zerbitzuei.
Guardia zibilak istripuaren tokira bertaratu zirenean baieztatu zuten zauritutakoak gidatzen zuen autoa bidetik irten zela, eta bide bazterreko txabola baten kontra jo zuela.
Gidaria harrapatuta geratu zen auto barruan eta Lodosako suhiltzail- een laguntza beharrezkoa izan zen handik ateratzeko.
Ondoren, anbulantzian Lizarrako ospitalera eraman zuten larri zauritutako gidaria.