GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ullibarriko urtegia aurre-alerta egoeran dagoela ohartarazi dute

GARA |

Azken egunetan izandako euriteen ondorioz, Ullibarriko urtegia «aurre-alerta edo betetze aurreko» egoeran dagoela ohartarazi zuen atzo Gasteizko Udal Urak sozietateko presidente Jose Manuel Bullyk.

Azaldu zuenez, urtegiaren %83,43 dago beteta, isurtzeko mailatik oso gertu. Hala ere, eurite handirik egin ezean, egoera «jasangarria izan daitekeela» ohartarazi zuen. Urrunagako urtegiaren maila ere altua da. Emandako datuen arabera, %80raino beteta dago.

Eguraldi iragarpenei dagokionez, Araba ez, baina Nafarroa alerta horian dago euri arriskuagatik, AEMET agentziak aditzera eman duenez. Halaber, herrialde honetan bertan elur-jausiak ere izan daitezkeela abisu eman du aipatu agentziak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo